Bizikletaren erabilera bultzatuko da KMK15 egunera etortzeko

Bizikletak1

Jasangarritasunaren baitan (Ekologian, jasangarritasuna, iraunkortasuna edo sostengagarritasuna sistema biologikoak aniztasunez eta produktibo mantentzeko ahalmena) igande honetarako Kilometroak 2015 antolakuntzak Usurbilgo Udalak eta Usurbilgo Zero Zabor Ingurumen Babeserako taldeak hainbat neurri hartu dituzte. Horien artean mugikortasun jasangarria.

Mugikortasun jasangarria

Bizikletaren erabilera bultzatuko da KMK15 egunera etortzeko. Donostiako Alderdi Ederretik hasi eta Zubietatik barrena, Santuenera Bizikleta martxa antolatu dute iganderako, Kalapie elkartearekin eta udalerrietako udaltzaingoekin batera. Puntu ezberdinetan batzeko aukera egongo dela adierazi dute antolatzaileek: “Ahalik eta jende gehien bizikletaz etortzea nahi dugu”.

Eskuorria KMK15

Donostia-Santuenea bizikleta martxa: 14 km

  • 09:30 Donostia, Alderdi Eder.
  • 09:40 Antigua.
  • 10:00 Añorga.
  • 10:10 Errekalde.
  • 10:15 Lasarte-Oria.
  • 10:30 Zubieta.
  • 11:00 Santuenea.

Santuenean bizikletak aparkatzeko gunea egongo, zaintzapean, martxan datozenentzat baita egunean zehar bizikletaz etortzea erabakitzen dutenentzat ere.

  • Aparkalekua zabalik 09:00-19:30 artean.
  • Aparkaleku zerbitzua:  jabeak bizikleta identifikatzen duen kodea jasoko du. Bizikleta aparkalekutik jasotzeko ezinbestekoa izango da kode hori erakustea.
  • Zerbitzua ixtean, oraindik txirrinduak jaso gabe baldin badaude, Usurbilgo udaltzainen esku geratuko dira, eta hurrengo egunetan jaso ahal izango dituzte.

Trafiko gomendioak:

Urriaren 4an Usurbilera kotxez, trenez, autobusez eta bizikletaz etortzeko gomendioa egin da. Hona hemen argibideak:

  • Trenez: Euskotren, Usurbil Donostia eta Oriorekin lotzen duen tren zerbitzua. Kilometroetan zerbitzuaindartu egingo da, tren gehiago jarriz ordu berezietan. Egun honetarako zerbitzu bereziak antolatu ditu.
  • Kostaldeko trena (Ermua-Usurbil-Donostia): ordutegiak
  • Topoa (Hendaia-Donostia-Usurbil): ordutegiak
  • Kotxez: N-634 errepidea itxita egongo da egun horretan. Hiru aparkaleku prestatu dira autoentzako, eta horietatik etengabeko autobus zerbitzua bermatuko da. Urbil, Belartza eta Aritzeta dira hiru gune horiek.
  • Autobusez, Lurraldebus; Azkoitia-Azpeitia-Zestoa-Usurbil: ordutegiak.
  • Autobusez, Lurraldebus; Tolosatik/Hernani-Usurbil: ordutegiak.
  • Autobusez, Lurraldebus; Zumaia-Usurbil-Donostia: ordutegiak.
  • Bizikletaz: bidegorrien sarea aprobetxatuz, ahalik eta jende gehien bizikletaz etortzea da helburua. Horretarako, bizikleten aparkalekua jarri da  (Santuenean, 5. gunea). Gainera, bizikleta martxa bat antolatu da.
  • Autokarabanaz edo furgonetaz: bezperatik Usurbilera etortzeko asmoa dutenentzat, Zubietako Araeta eta Usurbilgo Harane, Maspildegi eta Urdaiagako eremuak egokitu dira.

www.kilometroak.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s