Asteazkenean Matrakak Usurbilgo Talde Feministak kalera ateratzeko deia egin du

u7

Asteazken honetarako, urriak 7, Matrakak Usurbilgo Talde Feministak kalera ateratzeko deia egin du. Elkarretaratzea arratsaldeko 19:00etan egingo da, Mikel Laboa plazan.

Astelehenean (urriak 5) gertatutako Erandioko emankumearen erailketa eta azken egunotan Usurbilen izan diren eraso sexistak salatu nahi dira elkarretaratze honetan. Komunikabideetan eta sare sozialetan honako deia egin du talde feministak:

“Dakizuen bezala emakumeon aurkako indarkeriak ez du etenik. Berdin du zein intentsitatekoak diren, berdin du salaketarik ezartzen den ala ez, erasoak eraso dira eta hori dugu, zoritxarrez, eguneroko ogia.

Azken egunotan Usurbilen eraso sexista bat baino gehiago jazo dira eta bart indarkeria matxistak bere aurpegirik ankerrena erakutsi zigun Erandioko Almudenaren erailketarekin. Dagoeneko Euskal Herrian 5 dira 2015ean indarkeria matxistak eraildako emakumeak. Noiz arte?

Hau guztia salatzeko bihar, urriak 7 asteazkena, arratsaldeko 19:00tan Mikel Laboa plazan elkarretaratzea egingo dugu.

Ekin diezaiogun autodefentsa feministari!! Martxan jarraituko dugu guztiok aske izan arte!!”.

www.facebook.com/matrakak.usurbilgotaldefeminista

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s