Kilometroak 2015eko osagaiak hauexek izan dira: poza, irribarrea eta giro ona! Zorionak guztioi!

KMKXArg.: Xingola

Eguraldiak momentu batzuetan lagundu ez arren, igandean ospatu zen Kilometroak 2015eko jaiak arrakasta handia izan zuela adierazi dute antolatzaileek. Jarraian  egunak eman zuenaren berri laburbildurik:

Antolakuntzako kideak oso pozik

Zorionak eta eskerrik asko Usurbil eta Usurbildarrak!!!

“Antolakuntzako kideak oso pozik gaude, eguraldiak zenbait plan aldatzea eskatu digun arren, aurre egiten asmatu dugulako. Sekulako erantzuna eman dute boluntarioek, herritarrek eta baita Usurbilera gerturatu diren milaka euskaltzalek ere. Tailer inklusiboak primeran joan dira, komun unibertsalak ere arrakasta izugarria izan du, eta Erronkan parte hartu duten erronkariek itsu baten edo gurpildun aulkian dagoen pertsonaren azalean jartzeko aukera izan dute, jokoen bidez. Giro ederrean etorri da jendea bizikleta martxan Donostiatik, iturriko urak harrera oso ona izan du Usurbilera bertaratu direnen artean eta ahalegin berezia egiten da egunean sortutako hondakin guztiak behar bezala sailkatzen, ondoren birziklatu ahal izateko; baita edalontzi berrerabilgarriak berreskuratzeko ere”. (www.kilometroak.eus)

KMK2016 lekukoa Bergarara

KMK ekitaldiaArg.: Kilometroak2015

Udarregi Ikastolaren eskutik Bergarako Aranzadi ikastolak hartu du hirugarren aldiz Kilometroak 2016 antolatzeko lekukoa.

Joan Mari Torrealdairi omenaldia

Hasiera ekitaldia berezia izan. Ez zen zinta mozketarik izan. Protagonista nagusietako bat soka izan zen; euskararen eta ikastolen inguruan biltzeko nahiaren sinbolo izanik, abestiaren letrari jarraituz, herritarrek eta politikariek heldutako sokarekin lotzeak eman zion ofizialki hasiera. Eguerdian berriz, Udarregi Ikastolak Joan Mari Torrealdai omendu zuen. Joan Mari Torrealdaik izan zuen bi soka muturrak lotzeko ohorea.

Arg.: Noaua!, Kilometroak2015

hitzartzeak

Ekitaldi irekieran ikastolako ordezkariak, udalekoak zein instituzio publikoetakoak izan ziren. Bakoitzak bere tartea izan zuen.

Arg.: Noaua!, Kilometroak2015

300etik gora erronkari

Arrakasta handi izan zuten guneetan egon ziren Erronka jokoek. Finala Bizkarreko gunean egin zen eta bertan mundua bildu zela esan liteke. Herri ezberdinetako gazteek erakustaldi bikaina egin zuten. Gaitasun guztiak jokoan izan ziren erronkaren final inklusiboan. Garaileak Oriotarrak izan ziren.

Arg.: Noaua! Kilometroak2015

Jai giroa nagusi edonon

Bost guneetan eta ibilbide guztian giro ederra egon zela ezin uka. Edonon jaia, poza, irribarrea, giro ona ikusten zen. Jarrain zenbait argazki guzti horren erakusgarri. Argazki gehiago: www.flickr.com/photos/kmk15usurbil.

This slideshow requires JavaScript.

Argazkiak: Noaua!, Kilometroak 2015, Usurbilgo Zero Zabor, Xingola

Sare sozialak

Sare sozialetan ere izan da oihartzuna. Hementxe horietako batzuk:

Twitter

This slideshow requires JavaScript.

Facebook

This slideshow requires JavaScript.

60.000 euroko sari potoloaren zozketa

KMKZozketaAtzo egin zen 60.000 euroko sari potoloaren zozketa. 51.855 izan da zenbaki saritua. Irabazkea antolatzaileekin harremanetan jartzera gonbidatu dute. Saridun zenbakia agertzeko epea hilabeteko da. Agertuko ez balitz, ordezko zenbaki  saritua 2.689 izango da.  Harremanetarako: Udarregi Ikastolako idazkaritzako telefono zenbakia: 943 361 216.

Kariberako bidaiaren zozketa

Kariberako bidaiaren zozketa zenbaki saritua 9.140 izan da. Saritua agertuko ez balitz, ordezko zenbaki saritua 7.597 izango da.

diruz laguntzeko aukera zabalik

KMK kontuak

Udarregi Ikastolak diruz laguntzeko bideak zabalik jarraitzen duela jakinarazi du. Beraz, egunean bertan egon ezin zutenek oraindik aukera dute ekarpena egieko bi kontu hauetakoren batean.

  • Kutxa ES 56 2095 5001 0091 1435 4829
  • Laboral Kutxa ES 22 3035 0235 2223 5003 5198

www.kilometroak.eus

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s