Urriaren 13an Zubietako Herri Batzarrak batzar irekia egingo du Kaxkapen

Zubieta

Urriaren 13an (asteartea) Zubietako Herri Batzarrak batzar irekia antolatu du. Batzarra arratsaldeko 19:00etan egingo da, frontoiaren atzealdean dagoen Kaxkape lokalean. Bertan hainbat gai jorratuko dituzte hala nola Eskola txikia, Errauste planta, Alamandegi, …

“Aurreko legegintzaldiaren amaieran aipatu bezala, herrian baditugu zenbait gai potolo, Herri Batzar kideok soilik landu ezkero nahiko motz geldituko liratekeenak, eta gainera guretzako ere nahiko astunak direnak. Zubieta Herri izaera, Eskola txikia, Alamandegi, Erraustegia… Hauek bideratzeko bilera batera deitzen dizuegu datorren urriaren 13an, arratsaldeko 19:00etan Kaxkapen. Eskertuko genuke etorri eta zuen ideiak eta kezkak azaltzea”

Zubietako Herri Batzarra

Zubietako Herri Batzarra sei batzarkidek osatzen dute, Donostiako hiru biztanlek eta Usurbilgo beste hiruk. Hauek Zubietako enklabean helbideratuta daude, eta udal hauteskunde garaian, zuzenkako hauteskunde kontsultaren bitartez hautatuak izaten dira. Batzarreko lehendakariari “Alkate-auzoa” edo “alcalde pedaneo” deitzen zaio eta bi urtetik behin aldatzen da, udalerri bakoitzeko izendatua.

Herri Batzarraren funtzioak honakoak dira: herritarrei herriaren gaineko berri eman, aholkua eskeini, proposamenak jakinarazi, akordioen konplimendua ziurtatu eta Donostiako eta Usurbilgo Udalek Zubietaren esku jartzen duten diruen kudeaketa egokia bermatu.

Herri Batzarrean parte hartzeko aukera nahi izanez gero, informazioa eskatu edo galderaren bat egiteko: herribatzarra@zubieta.eu

zubietahautagaiak

Usurbil eta Donostia aldeko ordezkariak

Usurbil aldeko ordezkariak:

  • Joxe Mari Zubimendi Urdanpilleta. 2015-2017 artean Zubietako Herri Batzarreko alkatea.
  • Aizpea Aizpurua Arroyo
  • Itziar Basterrika Unanue

Donostia aldeko ordezkariak:

  • Narciso Arrillaga Balda. 2017-2019 artean Zubietako Herri Batzarreko alkatea.
  • Mikel Bengoetxea Iparragirre
  • Fernando Iturralde Zabala

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s