Aitzaga Elkarteak antolatuta XX. Usurbilgo Artisau Azoka ospatuko da azaroaren 1ean

A1

Azaroaren 1ean (igandea) Aitzaga Elkarteak antolatzen duen XX. Usurbilgo Artisau Azoka ospatuko da herrian, goizetik eguerdira arte. Azoka honetan besteak beste bitxigintxa, larrugintza, egur lanketa, beira, keramika, otargintza, metalgintza, makrameak, harriak, ukenduak, pilotak, haziak… aurkituko ditugu.

Artisau azokan parte hartzeko deia

Azoka honetan edonork parte hartu dezake, bereziki artisau lanean dihardun jendeari zuzendua dago. Horretarako interesadunek urriaren 10a arte dute izena emateko epea. Bi modu daude:

  •  Aitzaga Elkartekoekin harremanetan jarrita (Irazu kalea 12)
  •  Usurbilgo Udalera deituta: 943 371 951

Beharren diren datuak

  • Izen abizenak
  • Artisautza jarduera
  • Telefono zenbakia edo helbide elektronikoa
  • Artisautza lantzen duen adierazlea duen agiria kontuan izango da

Azokan parte hartzeko araudia

  • Artisautza lantzea eskatzen da eta lehentasuna izango du.
  • Postuetan euskarak bere presentzia izatea eskatzen da.
  • Gehienez bi mahairentzako lekua izango da postu bakoitzean.
  • Dietak eta hamaiketakoa egongo da (postuan daudenentzat).
  • Postu bat baino gehiago jartzen duenak dieta bat jasoko du.
  • Antolatzaileek postuak aukeratzeko eskumena izango dute.

www.facebook.com/libre.usurbil

twitter.com/LibreUsurbil

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s