Gaur “The True Cost” film-dokumentala eta “Emakume jostunen baldintzak” hitzaldia Sutegin

Jostunak

Gaur (urriak 9) arratsaldeko 18:00tan, “The True Cost” film-dokumentala (96 minutu) eta “Emakume jostunen baldintzak” hitzaldia egongo dira Sutegiko auditorioan.

[youtube:https://www.youtube.com/watch?v=iSa2SwzhzT0%5D

Film-dokumental honetan modak guztion duen eragina ikusteko aukera egongo da eta, bide batez, nor dagoen ekoizpen guztiaren atzean azaltzen saiatuko dira. Dokumentalaren ondoren, SETEMeko kide batek azalpenak emango ditu, kontsumo arduratsu baten alde, trukearen alde eta bertakoa kontsumitzearen aldeko argibideak emango ditu.

“Bi txoribururi” egitasmoaren jarraipena

Gaurko ekimen hau “Bi txoribururi” egitasmoaren jarraipena da. Ekainean buru ziren ekintzekin loturik dago. Lan baldintza kaxkarretan diharduten jostunen errealitatea ezagutarazi zen orduan; zer, non eta zenbatean erosten dugun jabetu gaitezen. Eremu honetan lanean diharduten zenbait Gobernuz Kanpoko Erakunderen informazioa ere eskuragarri jarri zuten.

Arropa Garbiaren Kanpaina

Proiektuari jarraipena emateko, Bi txoriburu elkarlanean jarri da SETEM eta Emakumeen Mundu Martxarekin. Bertan, sinaduren orri bat egongo da Arropa Garbiaren Kanpainaren alde eta Emakumeen Mundu Martxako informazioa egongo da, kamisetak salgai,…

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s