2015 Kilometroen festa egunean Usurbilgo Baratze Parkearen eremuak arrakasta handia izan zuen

Baratze parkea2Arg.: Ekogunea

Pasa den urriaren 4an Usurbilgo 2015 Kilometroen festa egunean Usurbilgo Baratze Parkearen eremura jende ugari gerturatu zen. Batetik usurbildar askoren baratzeak gertutik ezagutzeko aukera egon zen, Kutxa Ekoguneak jarritako postuak lagunduta, eta bestetik, Jakoba Errekondo usurbildarrarekin solasean aritzeko aukera aprobetxatu zuten euskaltzale askok.

Kutxa Ekogunea

Kutxagunea2Arg.: Ekogunea

Kutxa Ekoguneak bere lekua izan zuen Usurbilgo Baratze Parkearen eremuan. Karpa ingurua jendez gainezka izan zen goiz guztian zehar. Maskara eta garaiko Ekoguneko trapuen tailerrean parte hartu zuten bertaratu zirenek. Baratze Parke Sareko baratzetan ekoiztutako produktuen erakusketak ere jendearen atentzioa lortu zuten. Azken finean Usurbilgo Udalak eta Kutxa Ekoguneak sustatutako parkearen proiektuaren berri izan zuten bertaratu zirenek. 

Arg.: Ekogunea

Lan ildo desberdinetako bi proiektu ezagutzera eman ziren bertan:

  • Garaiko kanpaina
  • Baratze Parke Sarearen proiektua.

[youtube:https://www.youtube.com/watch?v=Xi1rb9z3WXQ%5D

Usurbilgo Baratze Parkea

Baratze parkea Arg.: Ekogunea

Agerreazpiko baserriak lehen baratza egiteko erabiltzen zuen lur sailean kokatzen da Usurbilgo Baratze Parkea. Baratzeen behealdean  etxola eta konpostatze guneak aurkitzen dira eta bertan aldagelak, komuna eta udal biltegiak ditu. Antolaketaren elementu adierazgarrietako bat ingurune honetan  herrian sorturiko konposta pilatzeko gunea da.

Usurbilgo 54 lursailen esleipena zozketa bidez gauzatzen da, bost urterako, herrian erroldatutako  biztanleen artean.  Lehentasuna honako talde hauek dute: langabetuak, jubilatuak, pentsiodunak, gazteak eta konpostatze komunitarioen arduradunak. Lursailak bi tamaina desberdinetakoak dira: 30 m2 eta 60m2koak.

Informazio gehiago: Usurbilgo Udala, Ingurumen Saila. Joxe Martin Sagardia plaza z/g. Tel.: Tel.:943 371 951. E-posta: ingurumena@usurbil.net

Jakoba Errekondorekin solasean

Jakoba Errekondo ere Usurbilgo Baratze Parkearen eremuan izan zen. Bertan berarekin solasean aritzeko aukera izan zuten bertaratu ziren guztien. “BIZI BARATZEA, garaian garaikoa garaiz”  liburua ere eskuratzeko aukera izan zen, firma eta guzti. 

JE2Arg.: Xingola

Liburu honetan baratzearen atzean dagoen kultur gordailu horretan laborari ezezagun askoren trikimailu, hizkera, pentsaera eta kontzeptu ugari ezagutzeko aukera dago. Batetik, baratzezaintza ekologikoaren oinarrizko jakintzak modu erraz eta ilustratu batean ageri dira. Bestetik, oinarrizko hainbat barazkiren fitxa interesgarriak ditu, landare bakoitzaren izaera, zainketa eta beharrei buruz, euskara txukunean; edozein momentutan kontsultatzeko moduan. Dagoeneko 3. edizioa argitaratu da eta euskaraz gehien saltzen ari den liburua da.

Arg.: Xingola

Liburua Euskal Herriko hainbat saltokietan dago eskura, Usurbilen Alkartasuna Baserritarren Kooperatiban. Prezioa: 23,00€ (Argiako harpidedunentzako: 19,50 €)

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s