Urriaren 21etik azaroaren 8ra arte Errigorako saskien eskaerak egiteko aukera

Herrigora1Iaz bezala “Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka. Hartu eta eman” lemapean Errigoraren elkartasun kanpaina egongo da. Urriaren 21etik azaroaren 8ra arte Errigorako saskiak eskatzeko aukera egongo da 50 euroren truke. Ekimen honek Nafarroa hegoaldeko tokiko produktuak saltzearen truke, jasotakoaren %25a zonalde hartako euskalgintza laguntzera bideratuko du: “Bertako 15 ekoizleren primerako produktuekin bete dugu aurtengo otarra. Barietatea eta kalitatea denon eskura!”

Eskaera non egin daiteke?

Usurbilen eskaerak urriaren 21etik azaroaren 8ra egiteko aukera egongo da ekimenarekin bat egin duten lekuetan. Gune guztiotan, eskaera orriak eskuragarri egongo dira. Bertan datu pertsonalak bete eta bertan utzi behar da. Otarrak heltzen direnean eskaera bideratu dutenekin hartuemanetan jarriko dira ekimeneko arduradunak.

  • NOAUA! Kultur Elkarteko egoitzan
  • Aizpurua Okindegian
  • Lizardi liburu dendan
  • Kaffa kafetegian
  • Txiriboga tabernan
  • Artzabal tabernan
  • Bordatxo tabernan

Zer produktu daude saskian?

  • Ardo beltz botila (Azpea, Lezaun edo Mendiko).
  • Litro erdiko oliba olio birjina estra botila (Bardea, Castillo de Ablitas, Ekolo edo La casa del aceite).
  • Melokotoia almibarrean (Almanaque).
  • Orburuak (Ebron edo Maria Jesus).
  • Potxak (La Churta edo Maria Jesus).
  • Kardua (Maria Jesus edo Pedro Luis).
  • Mahats zukua (Ekolo).
  • Almendrak (Ntra. Sra. del Rosario).
  • Pikillo piper ontzi txikia (Iturri).
  • Pikillo piper ontzi handia (El Escolar edo Meleta).
  • Zainzuriak (Iturri).
  • Melokotoi marmelada (Pedro Luis).
  • Pikillo piper untapana (Almanaque).

Laguntza nora bideratuko da?

Nafarroa hegoaldeko euskalgintza laguntzeko izango da. Bereziki, hiru proiektuetara bideratuko da laguntza ekonomikoa,  jasotako laguntza guztiaren laurdena hain zuzen ere:

  • Lodosa eta Vianako ikastolen biziraupenera.
  • Erriberako AEKra.
  • D eredua Nafarroa osora hedatzeko ekimenetara.

Aurkezpen bileretako bat Usurbilen egin zen

Urriaren hasieran kanpainaren aurkezpen bilerak egin ziren Durangon (Plateruena), Iruñean (Nafarroako Parlamentua) eta Usurbilen (Potxonea):

This slideshow requires JavaScript.

“Jendea lanerako gogoz eta ilusioz ikusi dugu, kanpainari ekiteko irrikaz. 160 lagun inguru (45na Durango eta Usurbilen eta 70 Iruñean) bildu gara guztira, 60 bat herri eta hiritatik etorritako hamaika lagun: herrietan eta sarean Errigoraren kanpainak zabaltzen dihardutenak, Zazpiak bat, Sortzen, AEK eta Ikastolen elkarteko lagunak, euskararen arloko eragileak, sindikatuak, nekazariak, ekoizleak, Nafarroa hegoaldeko euskaltzaleak… Jende desberdina euskararen eta bertako ekoizpenaren alde bat eginda”.

Errigoraren ibilbideak emandakoa

Herrigora

Udazkeneko kanpainaren atarian, Errigorak egindako lanaren inguruko bideoa bat kaleratu du: “Errepasotxo bat egin nahi izan dugu, auzolanaren, elikadura burujabetzaren, euskalgintzaren edo lurralde kohesioaren ikuspegitik begiratuta”.

[youtube:https://www.youtube.com/watch?v=tQyHEvicNqw%5D

www.errigora.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s