Usurbil Herritar txartelaren diseinua egiteko lehiaketan parte hartzeko deia

Txartela1“USURBIL Herritar TXARTELA” deituriko egitasmoa abian jarriko dute Usurbilgo Udalak eta Hurbilako-Usurbilgo Merkatari eta Ostalarien elkarteak. Ekimena martxan jarri aurretik txartel honen irudia eta izena aukeratzeko lehiaketa bat antolatu da. Lehiaketa honen helburua, txartel berriak izango dituen izen eta irudiari buruzko proposamenak jaso eta jasotako lanen artean epaimahaiaren iritz egokiena dena aukeratzea izango da. Epaimahaia Usurbilgo Udalaren ordezkari batez,  Hurbilago elkarteko bi ordezkariez eta diseinuaren edo komunikazioaren arloko bi profesionalez osatuko da.

Helburua: Herritarrak Usurbilekin lotuko dituen marka bat sortzea 

Usurbilgo Udala eta Hurbilagoren egitasmo honen helburu nagusia, herritarrak Usurbil herriarekin lotuko dituen marka bat sortzea da, usurbildar izateari eta herritartasunari lotua dagoen ikuskera eta identitatea indartzeko balio behar du; bestetik, herritarrari herriko udal zerbitzuen erabilera erraztu egingo zaio txartel berriarekin eta azalera handietako formatu komertzialen aurrean, gertuko herri merkataritzaren aldekoa ere izango da ekimen hau.

EGITASMOAREN AZALPENA GAUR ARRATSALDEAN

Txartela2

Antolatzaileek herritarrei lehiaketan parte hartzera animatu dituzte: “Zeregin honetarako herriko sortzaileekin kontatu nahi dugu eta egitasmo honen nondik norakoak azaltzeko bilera batetara dei egiten dizuegu, urriaren 19an (astelehena), arratsaldeko 17:00etan Potxoenean”.

Epea

Gutun‐azalak Usurbilgo Udalean aurkeztu beharko dira, 2015eko azaroaren 6a baino lehen. Lanak zuzenean edo korreoz aurkeztu ahal izango dira. Aurkeztu beharreko bi gutun‐azalei Usurbilgo Udaleko erregistroan eman behar zaie sarrera, ondoko helbidean: Usurbilgo Udala Jose Martin Sagardia Plaza z.g. 20170.

Usurbil Proposamenak postaz bidaltzen direnean, posta‐bulegoan bidaltzen deneko data justifikatu beharko da, eta egun berean e‐mail bat bidaliko da Udalera enplegu@usurbil.eus helbidera. Oinarri hauek, Udalaren iragarki taularen, udal web gunearen eta Hurbilago elkarteko web gunearen bidez emango dira ezagutzera.

Lehiaketaren oinarriak: Herritar txartelaren diseinurako oinarriak

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s