Atzo gauean Atxegalde argirik gabe geratu zen Iberdrolako generadorea matxuratu ondoren

[youtube:https://www.youtube.com/watch?v=FxZK_s7WbE4%5D

Ertzaintza eta suhiltzaileak auzoan zeuden unea.

Atzo gauean Atxegaldeko bizilagunak argirik gabe geratu ziren Iberdrolak Erdiko kalean, probisionalki, egun baterako jarri zuen generadorea matxuratu ondoren. Gasoil ihesa izan zuen eta kea botatzen hasi zen. 

Aste honetan Ibredrolak lan batzuk egin behar zituen Atxegalden, Mahaspildegi Elkarteko maldan dagoen argidar postearen inguruan. Horretarako argindarra moztu behar zen, eta Erdiko Kalean dagoen transformagailua martxan jarrai zezan eta auzotarrei denbora luzez argirik gabe ez uzteko, generadore bat jarri zuten bertan. Hori dela eta etxe atari guztietan argidar zerbitzuan ordubeteko etenaldia izango zela jakinarazi zuen Iberdrolak.

Goizean kendu zuten argia eta konponketa lanekin ekion zion Iberdrolak. Aldiz gaueko 22:30ak aldera argia berriz joan da eta ondorioz auzoa ilunpean geratu da ordu batzuez. Auzotarrak kezkaturik transformagailutik gasoila irten eta kea zegoela ohartzean lehenik udaltzaingora eta ondoren larrialdietara deitu dute. Hortik gutxira suhiltzaileak eta Ertzaintza gerturatu dira bertara. Zorionez ez dute inolako esku-hartzerik egin behar izan, arriskurik ez dagoela ikusi eta hondarra bota inguruan.

Arg.: Noaua!

Generadorea hondatuta geratu denez, Iberdrolak gauean bertan beste generadore bat ekarri du eta martxan jarri. Auzotarrek 00:30ak aldera argia izan dute berriz. Iberdrolak gau guztian zehar Mahaspildegi inguruko argidar postean lanean aritu  da eta  lanak amaitu dituenez, Erdiko Kalean zegoen generadorea  eraman egin dute.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s