Usurbilgo Nafartarrak taldeak bi eguneko hitzaldi zikloa antolatu du

NafartarrakAste honetan Usurbilgo Nafartarrak taldeak bi eguneko hitzaldi zikloa antolatu du. Biak Sutegiko auditorioan eta arratsaldeko 19:00etan.

Urriak 21, asteazkena

Pako Aristi idazlea “Euskarazko isobarak” liburuaz solasean arituko da. Sutegiko auditorioan,  19:00etan.

Pako Aristi

Pako Aristi1“Liburu hau zaplazteko bat da diskurtso desideologizatuen aurpegian; kolpe bat gogoeta alienatuen mahai gainean. Astindua, eta ondoren, katarsia. Hori guztia estilo bizian idatzia, istorio, pasadizo, aipu eta gogoeta zorrotzak erabiliz.

Koldo lzagirrek gure hizkuntzan artseniko aztarnak aurkitu zituen bezala, Pako Aristi euskararen inguruko diskurtsoa kutsatzen duten gezurrak detektatzen saiatu da liburu honetan: euskara politizatua dagoela, ez dela modernoa, subentzionatua dagoela, erakargarritasuna falta zaiola…
Horretarako mila urteko historia marrazten du, Nafarroako Erresumaren garaitik hasi eta gaurdaino euskarak jasan duen endekapen planifikatua deskribatuz.

Botere hegemonikoak, berez bereizia zen lurralde bat menderatu duenean, gezurrak asmatzen baititu bere aurpegia ederresteko, eta menderatua konplexuz betetzeko. Gero gezurrok inposatzen ditu, eta guk irentsi egiten ditugu, azkenik, gezurren gainean eraikitako ekimenak antolatzeko. Liburu pertsonala, guztiz, baina herri baten hatsa jaso nahi duena”.

Urriak 22, osteguna

Asisko Urmeneta, Olaia Aldaz eta Uxoa Anduaga “Umorea eta politika” solasean arituko da. Sutegiko auditorioan,  19:00etan.

Asisko

“Umorea ospe oneko kategoria da. Zoriona, osasuna, munduko bakea edo maitasuna bezain estimatua dela esango genuke. Hala ere, umoreak ertz asko ditu. Barru-barruraino iristen zaigu, eta zorroztasuna, asmo txarra, minberatasuna edo sentimenduak ditu bidelagun. Ez beti onerako, gainera. Izan ere, umorea sarriegi erabili izan da iseka egiteko, barregarri uzteko, mespretxatzeko, zauritzeko…

Eta zer gertatzen da kolektibitate, gizarte-talde, herri edota boterearen beraren espazioan kokatzen garenean? Arma politikoa izan daiteke umorea? Nola ulertzen dugu juduei buruzko umorea –haien sarraskiaren aurretik–, ijituei buruzkoa edota guri, euskaldunoi buruzkoa? Nabarraldek Haria aldizkariaren ale bat plazaratu zuen kontu horiei buruz. Orain, gogoeta horretan parte hartu zutenetako batzuk, Asisko Urmeneta, Olatz Aldaz eta Uxoa Anduaga alegia, mahai-inguru batean izango ditugu, gai korapilatsu horretan sakontzeko”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s