Nafarroa Oinezen gertatutako bortxaketa salatzeko ostiralean elkarretaratzea egingo da

U23

Usurbilgo Matrakak Talde Feministak Nafarroa Oinezen adin txikiko neska bat bortxatu zutela salatzeko elkarretaratzea deitu du. Ostiral honetan izango da, urriak 23, 19:30ean Mikel Laboa plazan.

Bortxaketa Baztan Ikastolak antolatutako Nafarroa Oinez-en gertatu zen. Neskaren familiak Euskadi Irratiari baieztatu zionez, ustezko erasotzaileak emakumezko adingabea bortxatu zuen. Momentuan bertan Nafarroa Oinez-eko osasun puntuan artatu, eta sexu erasoen aurkako protokoloa martxan jarri zuten.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko iturrien arabera, Foruzaingoari salaketaren berri eman bezain laster, gizonezkoa atxilotu zuten. Alta, Adingabeen Fiskaltzaren aurrean deklaratu eta gero, aske utzi zuten, sexu erasoarengatik inputatuta. Bi gazteek 16 urte dituzte, eta iruindarrak dira.

Atzo iluntzean Elizondon, igandean bertan gertatutako bortxaketa gaitzesteko elkarretaratzea egin zen. Herrian Nafarroa Oinez jaia ospatzen ari zirela jazo zen erasoa, eta larrimin handia eragin du, adingabeak direlako biktima eta ustezko erasotzailea —16 urteko neska eta mutila—. Eragile ugarik bat egin zuten atzo protestarekin, eta atxikimendu ohar bat plazaratu zuen Baztango Udalak ere.

Sexu erasoen BaztanenArg.: www.erran.eus

Usurbilgo Matrakak Talde Feminista

“Noiz arte? Nazkatuta gaude, titietaraino gaude!! Horregatik, ostiral honetan, urriak 23, 19:30tan elkarretaratzea burutuko dugu Mikel Laboa plazan. Ez dugu erasorik erantzunik gabe utziko. Ez gelditu etxean, ireki begiak eta atera kalera! Ireki begiak, behin eta berriz, ireki begiak. Zapalkuntzarik ez balego, jendarte parekide batean biziko bagina, nolatan gerta litezke erasook? Ireki begiak… Bai, 2015eko Euskal Herrian gaude”.

Usurbilgo Ernai

Ernai

Baztan ikastola

Josu Reparaz Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendariak ohar baten bidez gogor eta indar guztiarekin gaitzetsi du erasoa, eta ohartarazi du gertakaria Ikastolen Elkartetik bultzatzen duten gizarte ereduaren aurkakoa dela: “Gizarteak aldaketa handia behar du halako erasoei benetan duten garrantzia kentzen zaielako. Azken urteetan sexu erasorik gabeko jai parekideen alde lan handia egin da ikastoletan, eta horretan sakontzen jarraituko dugu.

Baztango udala

Adierazpen instizional bat kaleratu du igandeko erasoa salatzeko. Udalbatzak aho batez onartu du adierazpena. Erasoa irmoki errefusatu eta hura jasan zuen neskari zein haren familiari elkartasuna adieraztearekin batera, eraso matxistak lehen mailako arazo direla nabarmendu du: “Igandeko erasoa ezin da gertakari bakan bat balitz bezala hartu. Egungo jendartean bizi ditugun sexuen arteko botere harremanen ondorio zuzen gisa baizik. Besta giroan gertatzen diren erasoak beste edozein eraso matxista bezain larriak dira. Horregatik, Baztanago Udalaren irudiko, neurriek eta erantzunek integralak behar dute izan”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s