Sindikatu gehienek deituta astelehenean hil zen langilearen heriotza salatu da Atalluko errotondan

Atzo eguerdian LAB sindikatuak eta gainerako sindikatuak deituta (ELA, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU) astelehenean Atallu industriagunean lan istripuz hildako langilearen heriotza salatzeko elkarretaratzea egin zen. “Lan istripu gehiagorik ez! Prekarietatea hiltzailea” lemapean Atallura sartzeko errotondan egin zen elkarretaratzea:

  • LAB:Lan istripu gehiago eman ez daitezen neurriak hartzea ezinbestekoa da eta hori aldarrikatu dugu gaurkoan ere”
  • ELA: “Argi dago lanean gertatzen diren heriotzak ez direla gertaera isolatu edota zorte txarraren ondorio, baizik eta lan-baldintzen etengabeko prekarizazioa eragin eta neurri handienean langileriak pairatzen dugun lan-ezbehar konpuru onartezin honen agerpena dakarren lan-harreman eredu honen ondorio garbia direla”.

This slideshow requires JavaScript.

Gogoratu, ezbeharra Akaba enpresaren barruan gertatu zela. Langilea lan batzuk egiteko jarria zegoen egitura (aldamio) batetik erori zen eta bertan hil egin zen, artean azaldu ez dituzten arrazoiak direla eta. Hildakoa Zumarragako 56 urteko gizonezkoa da.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s