Urriaren 28an Usurbilgo EHBilduk Espainiako hauteskundeetarako hautagaiak bozkatuko ditu

EHBildu2

Datorren astean, urriak 28, Usurbilgo EHBilduk batzar berezia egingo du. Batzarra arrratsaldeko 19:00etan egingo da, Potxoenean. Bertan hiru gai landuko dira:

  • EHBilduk Espainiako Kongresurako eta Senaturako hautagaiak erabakitzeko  prozesu bat jarri du martxan. Batzarrean hautagaien bozketa egingo da.
  • Usurbilgo EHBilduren osaketa.
  • Gobernu programaren aurkezpena; udal taldeak, herri programa oinarri, aurtengorako osatu duen gobernu programa aurkeztuko du.

Hautagaiak erabakitzeko prozesua

Euskal Herria Bilduk barne prozesu bat jarri du martxan Espainiako Kongresurako eta Senaturako hautagaiak erabakitzeko. Irailaren amaieran Hego Euskal Herriko ehunka herritan egindako batzarretan, EHBilduren oinarri sozialak aukera izan zuen egokien ikusten dituen hautagaiak proposatzeko.

Usurbilen ere batzar hori egin zen eta bertan izenak proposatu ziren: “Oro har, prozesua zinez arrakastatsua izan da, hamarnaka izen proposatu baitira eta parte hartze handia izan baita”.

EHBilduk jakinarazi du proposatu diren pertsona guztiekin egin dela banakako lanketa, Espainiako gorteetarako EHBilduren hautagai izan nahi ote zuten proposatzeko, eta horietatik zortzi lagunek adierazi dute euren prestutasuna. Proposatuko horietako bat usurbildarra da: Xabier Mikel Errekondo (Madrileko Kongresuan Amaiurreko diputatua izan da).

XM-EHBILDU

Nola bozkatu behar dira hautagaiak?

EHBildu4

Usurbilgo EHBilduk dei egiten die herritarrei batzarrera gerturatu eta parte hartzeko.

www.ehbildu.eus

 

One response to “Urriaren 28an Usurbilgo EHBilduk Espainiako hauteskundeetarako hautagaiak bozkatuko ditu

  1. Pingback-a: Madrileko kongresuan lau urtetan lanean aritu diren Amaiurreko diputatuek agur esan dute | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s