Asteburu honetan ordu aldaketa: goizaldeko 03:00etan 02:00ak izango dira

ordu aldaketa

Asteburu honetan, ordu aldaketa egin behar da. Igande goizaldeko hiruretan atzera egin eta berriro ordubiak izango dira.  Ordubete gehiago edukiko dugu lo egiteko edo parrandarako. Igandetik aurrera egunak lehenago argitu eta lehenago ilunduko dira. Dakizuenez, bitan aldatzen da ordua, denboran atzera egin eta ordu bete irabazita udazkenean eta etorkizunera ordu bete joan eta galduta udaberrian; urtero-urtero.

Antzinako zibilizazio batzuk, egiptoarra eta erromatarra esaterako, beraien ordutegia eguzkiarekiko egokitzen zuten gaur egungo udako aldaketa baino ordu-malgutasun handiagoarekin, normalean eguzki argia iraupen bereko hamabi ordutan banatzen zuten eta modu horretan argi orduak luzeagoak ziren udan zehar.

ordu aldeketen eztabaida

Ordu aldaketen eztabaida urtero pizten den arren, herrialde askotan aplikatzen da. Europako estatu guztietan, Errusian eta AEBtan aplikatzen da. Ez ordea mundu osoan: Hego Amerika osoan, Australian eta Afrikan ez da ordurik aldatzen. Badira, udako ordutegia ezartzea ebatzi eta atzera egin duten herrialdeak ere.

Arratsaldeko argia

Arratsaldeko argiak, merkataritza, kirola eta aisialdiko beste hainbat jarduera sustatzen ditu. Osasunean ohitura aldaketa horrek izan ditzakeen eraginak sarri aipatu dituzte osagileek: loan eragina izan ditzakeela aipatzen da, arazo digestiboez gainera.

Energia aurreztea

Energia aurreztea aipatzen da arrazoi nagusi bezala. AEBetako Garraio sailak 1975ean egindako ikerketan, ordu aldaketarekin %1 murrizten dela esaten zen. Argudio horren kontrako adibideak asko dira: 2000. urtean, Australiako zenbait lurraldetan ordutegi aldaketarekin ez zen elektrizitate kontsumoa murriztu, goizeko kontsumoa handitu baitzen. 2007an AEBtan egindako ikerketaren arabera, gasolina kontsumoa igo egin zen Ameriketan, ordu aldaketarengatik. Energia aurreztearena ez dago hain garbi beraz.

Aisialdia

Faktore garrantzitsua dira honetan guztian aisialdiari loturiko zerbitzuak. Denbora libreaz arduratzen diren enpresentzat aldagarri garrantzitsua da ordu aldaketarena. Kirola egiteko edo ekitaldi kulturaletara hurbiltzeko bultzagarri garrantzitsua da arratsaldeko argi ordu hori. Eguraldi aldaketak bezala, ordu aldaketak ere diru mugimendu handia suposatzen du.

Ohitura aldaketa

Ohitura aldaketa guztietan bezala, aldeko eta kontrako iritziak azaleratzen dira okasio horietan. Ohitura aldaketa guztietan bezala, lehen uneko sorpresa sentipena ez du inork kentzen.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s