Madrileko kongresuan lau urtetan lanean aritu diren Amaiurreko diputatuek agur esan dute

Amaiur

Madrileko kongresuan lau urtetan lanean aritu diren Amaiur koalizioko diputatuek agur esan dute. Abenduaren 20an burutuko dira Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak eta dagoeneko alderdi guztiak zerrendak osatzeko prozesuan ari dira lanean. Gaur bertan, arratsaldeko  19:00etan (Potxoenean) Usurbilgo EHBilduk batzarra egingo du eta bertan, beste bi gairekin batera, hautagaien bozketa egingo da. (Informazio gehigo: Klik)

Proposatu diren pertsonen artean Xabier Mikel Errekondo usurbildarra dago. (Azken lau urte hauetan Madrileko Kongresuan Amaiurreko diputatua izan da).

EHBildu4

Amaiur koalizioa ordezkatu duten diputatuek agur esan dute eta euskal gizarteari hitz batzuk eskaini dizkiete:

“Lau urte pasatu dira Espainiako Kongresua aztoratu genuenetik. Nahi gabe, baina aztoratu genuen. Geuk ere ez genekien oso argi han zer aurkituko genuen, eta haiek ez omen zekiten oso garbi zertara gindoazen: guztiak haizea hartzera bidaltzera, aulkiak apurtzera, ordenagailuak ostera…

2011ko azaroan baino lau urte zaharragoak gara orain nortasun agirian. Harrigarria badirudi ere, Kongresu horrek (beste zenbait erakunderen laguntzaz, jakina) inposatzen digun nortasun agiri horrek berak esaten du noiz jaio ginen.

Asko entzun dugu; merezi baino gehiago gehienetan. Baina esan ere asko esan dugu. Badakigu han barruan baino belarri gehiago izan ditugula kanpoan zain, adi. Bejondeizuela! Zuengatik bakarrik, merezi izan du”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s