Jabier Salutregi, Europako Batasunean egunkari bat zuzentzeagatik preso egon den bakarra

Salutregi8

Zazpi urte eta erdiko zigorra bete ondoren atzo goizean Burgoseko kartzelatik aske geratu zen Jabier Salutregi. Egin egunkariko zuzendari izateagatik atxilotu, epaitu eta espetxeratu zuten. Berokia altxatu, eta Egin-eko kamiseta erakutsi zuen Burgosko presondegi atariko hesiaren atzetik. Bertan ziren hurbilekoak eta auzi beragatik preso egondakoak.  Ikurrin handi baten azpian bildu ziren ia denak, Karlos Trenor eta Joxean Etxeberria oraindik kartzelan baitaude auzi berarengatik. Kartzelako lehen harreraren ostean, Ean (Bizkaia) egin zioten ongietorria, iluntzean.

[youtube:https://www.youtube.com/watch?v=l8n5W_20tvs%5D

Kalea zapaldu bezain pronto, bertan zirenen besarkadak jaso zituen. Jarraian hitz hauek esan zituen: «Gogorra izan da, gogor samarra. Bueno, ez: gogorra esango dugu. Amesgaiztoa orain amaitu da, hamazazpi urte luzeren ondoren, baina beti gogoratuko dut. Saiatuko naiz minik gabe gogoratzen. Espero dut oraindik kartzeletara datorren herri honek behingoz kartzeletara etortzeari uztea, inor gehiago atera behar ez izateko. Bitartean, etortzen jarraituko dugu”.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Hodei Iruretagoiena eta Juanan Ruiz (Argazki Press)

18/98 auziagatik preso egondako lagunak bertan

  • Jose Luis Elkoro Egin enpresako presidente izandakoa.
  • Jesus Mari Zalakain, Egin-eko administrazio kontseiluko kide ohia.
  • Teresa Toda, Eginegunkariko zuzendariorde izana.
  • Egin-ekiko loturagatik preso egondako gehiago ere: Pablo Gorostiaga, eta Patxo eta Isidro Murga.

Gara egunkarikoak ere bertan ziren: Iñaki Soto zuzendaria eta Mertxe Aizpurua zuzendari ohia (Harreraren ondoren etxera bidean abiatu orduko, Guardia Zibilaren kontrol batean geratu zuten Soto).

Egunkari bat zuzentzeagatik preso

Atzo arte, Europako Batasunean egunkari bat zuzentzeagatik preso zuten bakarra izan da Salutregi. 1998ko uztailaren 15ean itxi zituzten Egin egunkaria eta Egin irratia, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epailearen aginduz. Berrehun polizia inguru arduratu ziren Hernaniko egoitzari eta Iruñeko, Bilboko eta Gasteizko ordezkaritzei zigilua jartzeaz. “Berrehun gizon armatuk itxi zuten, han papera eta tinta besterik ez bazegoen ere”, esan zuen Salutregik berak 2005ean, ahozko epaiketan.

Kartzela urte askotako zigorrak

2009an, Auzitegi Nazionalaren epaia arindu zuen Auzitegi Gorenak, baina kartzela urte askotako zigorrak ezarri zizkien Orain SA auzikoei:

  • Xabier Alegriari, hamabi urte eta bederatzi hilabete.
  • Jose Luis Elkorori, zortzi urte.
  • Teresa Todari, sei urte.
  • Manuel Intxausperi, zazpi urte eta zortzi hilabete.
  • Isidro eta Patxi Murgari, zortzi urte.
  • Jexux Mari Zalakaini, zortzi urte.
  • Pablo Gorostiagari, zazpi urte eta zortzi hilabete.
  • Xabi Oterori eta Iñaki Zapiani, urtebete eta hamar hilabete.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s