Etxerat: “Presoaren eskubidea da ezarria dioten zigorra etxetik ahalik eta hurbilen betetzea”

Etxerat

Pasa den astean euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen Etxerat Elkarteak sakabanaketaren kontra aurkeztutako helegiteek jaso duten ezezkoa dela-eta, prentsaurreko masiboa eskaini zuen Donostiako Probintzia epaitegiaren aurrean. Patrizia Belez eta Urtzi Errazkin Etxerat elkarteko bozeramaileek adierazi zuten Espainiako Gobernuak hartu duen erabaki hau zigor gehitu bezala jarraitzeko erabakia dela, oinaze eta xantaiarekin jarraitzeko erabakia, espainiar estatuko gobernuak bake alorrean eskaini ahal duen guztia hain zuzen ere.

Etxerat elkarteak beste behin gogorarazi du presoaren eskubidea dela ezarria dioten zigorra etxetik ahalik eta hurbilen betetzea; horrela jasotzen baitute nazioarteko zuzenbide arauek.

Etxerat: “Hau zigor eta xantaia operazio bat da. ETA desegiten denean amaituko dela baitio espainiar estatuak. Xantaia horren hartzaileak presoak ez ezik, gu ere bagara. Presoaren ingurumaria afektibo guztiak eta familiek pairatu behar ditugu sufritzera derrigortzen gaituzten higadura fisiko, psikiko eta ekonomikoaren ondorioak”.

Prentsaurrekoan irakurri zen testua osorik: www.etxerat.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s