Euskadiko Polio Elkartea postpolio sindromeari aurre egiten 60 urtetan

XM7

Urriaren 24a Poliomielitisaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatu zen. Egun hori baliatuz,  EPE-Euskadiko Polio Elkarteak,  Juan Antonio Rodríguez Salamancako Unibertsitateko Doktore eta Irakasleak  “La lucha contra el olvido de las personas que padecieron la Poliomielitis y la Reivindicación de los derechos Sanitarios y Sociales” izenburupean emandako hitzaldia antolatu zuen egun berean.  Hainbat alderdietako ordezkariak joan ziren, horien artean EHBildutik Xabier Mikel Errekondo usurbildarra, bertan izan zen. 

This slideshow requires JavaScript.

Informazio gehiago: www.polioeuskadi.blogspot.com.es

Gobernuaren “zorra”

Polioaren inguruko artikulu polita Euskadiko Polio Elkartearen lehendakariak, Mario Feijoo Anakabek idatzia. (klik)

Mario Feijoo_thumbnail

“1955ean baziren poliomielitisaren aurkako txertoak, baina Franco generalaren gobernuak erabaki zuen masiboki txertorik ez ematea 1963 arte. Honako arrazoi hauek ematen zituen: dirurik ez edukitzea (txerto bakoitzak 27 pezeta balio zuen); “Cutter” gertakariaren ondoren —zeinetan txerto akastunak eman zitzaizkien haurrei—, haurren osasuna arriskuan jarri nahi ez izatea (beste herrialde batzuetan, gertakariaren ondorioz bi hilabetez geldiarazi ziren txertaketa-programak, baina arazoa argitu zenean berriz aktibatu ziren); zientzialariek desadostasunak izatea Salk txertoaren inguruan, eta azpiegitura prestaturik ez edukitzea txertaketa masiboak egiteko (ez zen egia: Espainian, egin izan ziren beste gaixotasun batzuen aurkako txertaketa masiboak 1955 baino lehen)

Ez dugu uste arrazoi horiek egiazkoak zirenik. 1958ko martxoan, Gobernuak adierazi zuen Espainian ez zegoela polio-epidemiarik, eta 1959an, mailarik handienera iritsi zen epidemia Espainian. Gezurra besterik ez zuten esan. Baina, orduan, zer gertatu zen 1955etik aurrera txertaketa masiborik ez egiteko? Ez dakigu, eta ez dugu jakingo, harik eta 1968ko sekretuen legea indargabetu arte —zeina indarrean baitago 2015ean oraindik— eta ikertzaileek artxibategietarako sarbidea duten arte.

Gobernuaren erabaki axolagabe horren ondorioak bizi ditugu polioa izan dugun eta postpolio sindromea dugun gaixoek. Frankismoaren “biktima” gisa uste dugu gaur egungo gobernua, Francoren gobernuaren oinordeko izanik, zorretan dagoela gurekin duela 60 urte.

Frankismoak gure bizitzak hondatu zituen, baina demokrazia-garaiak badu bere erantzukizuna, bizi dugun mespretxuari eta utzikeriari dagokionez. 2002an, Espainiako Parlamentuak aho batez eskatu zion Carlos III.a Osasun Institutuari txosten bat egiteko postpolio sindromearen egoeraren inguruan. Txostena idatzi eta aurkeztu zen, baina, harrezkeroztik, ez gobernuak ez alderdi politikoek ez dute ezer egin horren inguruan (IUk interesa agertu zuen, eta, duela gutxi, PSOEk ez-legezko proposamen bat aurkeztu du 1851/2009 ED aldatzeko)”

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s