Larunbat honetan ‘Erraustegia Erabakia’ herri plataformaren aurkezpenera joateko deia

Eerraustegia erabakia batzarra A3

Urriaren 30ean “Erraustegia Erabakia” izeneko usurbilgo eta zubietako herritarren osatutako herri plataforma bat martxan jarriko dela iragarri zen Usurbilen. Helburua erraustegiaren inguruan herritarren kontsulta bultzatzea da, erraustegia egingo den ala ez herriak erabakitzea hain zuzen ere. Horretarako, Usurbilgo Udalari kontsulta bat antolatzea eskatuko diote.

Arg.: Noaua!

Eskaera honek aurrera egin dezan, sinadurak biltzen hasiko dira. Guzti honetaz hitz egiteko larunbat honetan, azaroaren 7an, goizeko 11:00etan Potxoenean egingo den aurkezpen saiora gerturatzeko deia egin dute antolatzaileek.

[youtube:https://www.youtube.com/watch?v=qJuBjPRCtlA%5D

Azaroaren 30ean egindako adierazpena

Erraustegia: Herriak Erabaki!

Badira urteak erraustegiaren kontu horrekin, gora edo behera Diputazioaren kolorearen arabera. Orain dela hilabete batzuk bazirudien baztertuta zegoela egitasmoa, baina Gipuzkoako agintari berriek berzpizteko asmoa agertu dute. Erraustegi hori guk, herritarrok, ordaindu beharko genuke gure diruarekin eta gure osasunarekin, baina inork ez digu galdetu ea hori nahi dugun ala ez. Bada garaia gizartean hainbesteko polemika harrotzen duten gaietan herriari hitza emateko. Hori bultzatzeko elkartu gara hainbat zubietar eta usurbildar. Gaur horren berri eman nahi dugu, eta laguntzeko prest dauden herrikide guztiei deia zabaltzen diegu.

Zer nahi dugu?

  • Erraustegia egingo den ala ez, herriak erabaki dezala.
  • Kultura demokratikoa zabaldu herrian eta, bereziki, agintarien artean: gai batek gatazka eta desadostasuna pizten duenean gure gizartean, herriak berak erabaki behar du, zuzenean eta bitartekorik gabe.

Zer egin dezakegu hori lortzeko?

  • Bertakoak bertan eragin: Usurbilen bertan bozka dezagun ea erraustegia nahi dugun ala ez. Horrelako bozketa bat berme guztiekin egin behar da, eta, horretarako, Udaletxeak antolatu behar du.
  • Beraz, Udaletxeari eskatu behar diogu kontsulta bat antolatzeko, herrikideen nahia zein den jakiteko, eta dagokien beste instituzioei jakinarazteko.
  • Udalari eskaera hori egiteko une honetan dugun erarik egokiena sinadura bilketa da. Horri ekingo diogu: Usurbilen sinadurak bildu Udalari eskatzeko erraustegiari buruzko galdeketa bat egiteko lehen bait lehen.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s