Noaua! Kultur Elkartearen ‘Kulturaldia’ zikloa azaroaren 6tik 15era

Noaua

Usurbilgo Noaua! Kultur Elkarteak aurten ere NOAUA! Kulturaldia zikloa antolatu du, azaroaren 6tik 15era bitartean. Musika, zinea, hitzaldia, bertso-afaria, erakusketa, antzerkia eta ibilaldia izango dira kultur ekimen honetan ikusiko ditugun osagaiak.

EGitaraua

Azaroak 6, ostirala

Mikel Urdangariren kontzertua

Mikel Urdangarin

  • Non: Sutegiko auditorioan.
  • Ordua: 20:00etan.
  • Sarrera: 10€ (Aldez aurretik 8€ Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 6€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.

Azaroak 8, igandea

“Pikadero”filma

Pikadero1

[youtube:https://www.youtube.com/watch?v=3r5Cv5_YugY%5D
  • Non: Sutegiko auditorioan.
  • Ordua: 29:00etan.
  • Sarrera: 6€. Noaua!ko bazkideek 4€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.

Azaroak 12, osteguna

Yolanda Arrietaren hitzaldi-solasaldia

Yolanda Arrieta

  • Non: Potxoeneko goiko gela.
  • Ordua: 19:30ean.
  • Sarrera: doan.

Azaroak 13, ostirala

Bertso-afaria Ane Labaka eta Asier Azpirozekin

Asier-Ane

  • Non: Artzabalen.
  • Ordua: 21:00etan.
  • Sarrera: 18€ (aldez aurretik salgai, Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan).
  • Parte hartzaileak: Asier Azpiroz eta Ane Labaka bertsolariak, eta Iñaki Agirresarobe “Tola” gai-jartzailea.
  • Afariko menua: aperitiboa, entsalada epela, entrekota patatekin, azkenburukoa, edaria eta kafea.

Azaroak 14, larunbata

Dejaburen “Arrastoak” antzezlana

Arrastoak

  • Non: Sutegiko auditorioa.
  • Ordua: 20:00tan.
  • Sarrera: 10€ (Aldez aurretik 8€ Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 6€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan, aldez aurretik.

Azaroak 15, igandea

Herriko ondarea ezagutzeko ibilaldia

jakobaerrekondo

  • Abiatzeko hitzordua: Arratzainetik.
  • Ordua: 10:00etan.
  • Ibilbidea: Arratzain-Aginaga.
  • Zehaztasunak: “Aurrekoetan sortu duen interesa ikusita, Usurbilgo herri ondarea ezagutzeko aukera aparta berriz ere, Jakoba Errekondo paisajistaren eskutik. Oraingoan, Arratzainetik abiatu eta Aginaga aldera gidatuko gaitu. Bidean, besteak beste, Tontortxikiko tumulua bisitatzeko aukera izango dugu. Baina Aginagako gainkaldeak gordetzen dituen altxor gehiago ere ezagutuko ditugu. Animatu!”.
  • Oharra: Arratzainera igotzeko autobus zerbitzua izango da, 09:30etan Bordatxo paretik. Arratzainera oinez joan nahi duenak 10:00etarako egon beharko du Arratzainen.

Azaroak 9tik 14ra

Joseba Larratxeren “Lauki” erakusketa

Joseba Larratxe

  • Non: Sutegi udal liburutegia.
  • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 10:00-13:00 eta 16:00-19:30.
    Larunbatean: 10:00-13:00.
  • Sarrera: doan.

www.noaua.eus

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s