Kongresu eta senaturako posta bidezko bozkaren inguruko informazioa jakin nahi?

Bozka korreos

Abenduaren 20an (igandea) Espainiako kongresu eta senaturako hauteskundeak burutuko dira. Egun horretan bozka eman ezin dutenetzako Euskal Herri Bilduk kongresu eta senaturako posta bidezko bozkaren inguruko  argibideak jarri ditu eskuragarri.

epeak

  • 2015/10/27 – 2015/12/10: Aldi baterako atzerrian, Hego Euskal Herritik kanpo, gaixo edo ezinduek eta ontziratutako langileek errolda egiaztagiria eskatzeko epea irekita.
  • 2015/11/30 – 2015/12/13: Probintzietako Errolda Bulegoak agiriak bidaltzen hasiko dira aurretik eskatu dutenei.
  • 2015/11/30 – 2015/12/16: Botoa eta agiriak bidaltzeko epea irekita.

BOZKA ARRUNTA

ehb1

  • Norentzat? Botoa emateko modalitate hau hautesle izateko baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiek erabil dezakete abenduaren 20an botoa eman behar duten herrian ez badira egongo, baina Espainiar Estatu barruan egongo badira.
  • Non? Posta bidezko eskaera egiteko inprimakiak Correoseko edozein bulegotan eska daitezke
  • Prozedura: KLIK

Gaixo eta ezinduak

ehb2

  • Norentzat? Gaixotasun edo ezintasunen bat izanez gero, edo hauteskunde egunean egoera horretan egotea aurreikusten dutenek.
  • Non? Herrialde bakoitzeko Notario delegazioan.
  • Prozedura: KLIK

Azterrian (CERA)

ehb3

  • Norentzat? 2015eko abuztuaren 1a baino lehen CERAn (atzerrian bizi diren egoiliar absenteen errolda) izena emanda daudenak eta hauteskunde prozesuetan parte hartu nahi duten hautesleek boto eskaera egin badute. CERA erroldan ez daudenek azaroaren 2tik 9ra izango dute epea Kontsulatuan erreklamatzeko.
  • Non? Posta bidezko bozka eskatzeko inprimakia Kontsulatu edota Enbaxadetan jaso daitezke, edo telematikoki jaitsi daiteke Espainiako Kanpo-arazoetarako Ministerioko webgunetik
  • Prozedura: KLIK

Atzerrian aldi baterako

ehb4

  • Norentzat? Aldi baterako atzerrian dauden pertsonek, hauteskunde prozesuaren deialdia egiten den unean eta hauteskunde egunean ere egoera horretan egongo direla aurreikusten dutenek.Kontsulatuan (Registro de Matrícula Consular) izena emanda duten pertsonek.
  • Non? Posta bidezko bozka eskatzeko inprimakia Kontsulatu edota Enbaxadetan jaso daitezke, edo telematikoki jaitsi daiteke Espainiako Kanpo-arazoetarako Ministerioko webgunetik
  • Prozedura: KLIK

Itsasontzietako langileak

ehb5

  • Norentzat? Alturako arrantza, Merkataritza itsasontzi edo Armadako itsasontzietan lanean egongo direnak, beti ere ontziek Espainiako bandera baldin badute eta itsasontziak hauteskunde eguna baino lehen ezagutzera emandako portu batean ainguratuko bada.
  • Non? Posta bidezko bozka egiteko prozedura bera da, baina eskaera irrati-telegrafiaz egin behar da.
  • Prozedura: KLIK

www.ehbildu.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s