Lasarte-Oriako Udaleko ohiko bilkuran errauste plantaren inguruko hiru mozio aurkeztuko dira

Gipuzkoako Diputazioak asmo irmoa azaldu du Zubietan errauste planta egiteko; legealdia bukatu aurretik martxan jartzea espero du. Horren kontra, Aire Garbia plataforma eratu dute Lasarte-Orian, eta, lehen neurri gisa, mozio bat eraman dute udalera, Zubietako proiektuaren kontrakoa.

Gaur (azaroak 10) Lasarte-Oriako udalbatzarrak arratsaldeko 18:30tan ohiko bilkura ospatuko du. Bilkura berezia izango da, errauste plantaren inguruko hiru mozio aurkeztuko baitira:

  1. EAJ-PNV eta PP udal taldeek aurkeztutako baterako mozioa, “Gipuzkoan sortzen diren hondakinen kudeaketa”-ri buruzkoa: Mozioa
  2. Bozeramaileen Batzarrak aurrez onartu izanik Udalbatzarrean tratatu ahal izateko “Aire Garbia”-k aurkeztutako mozioa: “Zubietako erraustegia”-ri buruzkoa: Mozioa
  3. PSE-EE-PSOE talde munizipalak aurkeztutako mozio alternatiboa: Mozioa

Jatorrizko testua Aire Garbia plataformarena zen, baina mozio alternatibo gisa beste bat egin duenez PSE-EEk, hura eztabaidatuko eta bozkatuko dute lehenik. Hura onartuz gero, ez dute Aire Garbiaren testua aztertuko; ez badute sozialistena onartzen, plataformarena aztertuko dute. EH Bilduren eta Ahal Du Lasarte Oria taldearen esku dago erabakia. Diferentziak dituzte PSE-EEren planteamenduarekin: erraustearen aurka daude, ez soilik kokapen zehatz baten aurka. Ahal Du Lasarte-Oriak atzo arratsean zuen bilera, zer boto eman erabakitzeko. EH Bilduk gaur erabakiko du; Pablo Barrio zinegotziak aurreratu du «minimo bat» izan daitekeela PSE-EEren mozioa, nahiz eta plataformarena hobetsi.

Zubietako plantaren kontrako adierazpen bat onartu zuen udalak 2006an eta hura berresteko eskatu du PSEk; areago, plantaren kontra alegazioak jartzea ere nahi du. Aire Garbia taldeak erraustegiaren aurkako testu bat aurkeztu ostean egin du mugimendu hori PSEk. Kontuan izatekoa da Lasarte-Orian alkatetza dutela sozialistek, eta Gipuzkoako Ingurumen Departamentua ere alderdiaren esku dagoela.

EAJ eta PP-ren mozioa

EAJk eta PPk beste mozio bat proposatu dute. Sare sozialetan oiartzuna izan du aurkeztu duten mozioak.

This slideshow requires JavaScript.

Mozioak hiru ardatz ditu:

  • Erraustearen alde egitea, “ingurumen eragin txikiena eta eraginkortasun energetiko handiena”  lortzeko teknologiarekin.
  • Lasarte-Orian energia dohainik izateko “negoziatzea”.
  • Diputazioak isuna jartzea hiri hondakinen planean jarritako gutxieneko birziklatze tasa ez daukaten herriei.

Aire Garbia plataforma

Aire garbia1

Zubietako erraustegiaren aurkako Aire Garbia plataforma hainbat herritarrek osatutako plataforma da. Herritar talde honek ez du ontzat jotzen Foru Aldundiko arduradun berriek errauste plantaren proiektua berriro mahai gainean jarri nahi izatea eta honen aurka lan egingo du. Bi aukeraren artean hautatu behar delakoan da sortu berri den plataforma: aire zikinari aurre egiteko mozorroa eta Lore-errota. Taldeak argi utzi zuen bere hautua prentsaurrekoan: “argi bezain garbia da, eman Lore-errota! Zubietako erraustegirik ez!”

sentsibilizazio kanpaina martxan

Plataformako kideek herritarrek haiekin bat egin dezaten sentsibilizazio kanpaina bat iragarri dute: “Batu zure ahotsa gurekin Aire Garbia ekimenean. Ozen esan dezagun kezkaktuta gaudela eta ez dugula legezko egin nahi herritarrontzat arrisku egoera bat”.

Oraingoz bi ekintza eman dituzte jakitera:

  • Lasarte-Oriako Udalean mozio bat aurkeztuko du plataformak, non errauste plantaren proiektua bertan behera uztea eskatzen zaion Foru Aldundi, Mankomunitate eta Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoari.
  • Azaroaren 21ean (larunbata) manifestazioa egingo dute herrian.

A21

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s