Usurbilgo Udalak Oiardo kiroldegian hainbat egokitzapen egiten ari dela adierazi du

oiardo

Usurbilgo Udalak Oiardo kiroldegian hainbat egokitzapen egiten ari dela adierazi du. Jarraian zeintzuk diren laburki azalduko dizkizuegu:

boulder berria

Urriaren 26an Oiardo kiroldegian boulder berriari buruzko bilera bat egin zen. Bertan, eskaladarako azpiegitura hau erabiltzeko interesa erakutsi dutenen iritziak jaso ziren eta boulder hau kokatuko den lekua aztertu zen.

Alaiza & Madinabeitia SL enpresak azpiegitura honetarako egindako proposamena onartu zen. Hasiberrientzat bide errazagoak eta arituentzat zailtasun handiagokoak gurutzatzeko aukerak ematen dituela iragarri du Udalak: “Proposamen horrek, denbora pasa ahala gunea hobeto osatzekoa aukerak eskaintzen ditu”.

Erabakiak hartuta, lan batzuk aurreratu dira: lehen zatia osatu da, argiak jarri dira eta itxitura egin da eta, abendurako boulderra erabilgarri egotea espero du Udalak.

Igerileku txikiak

Igerileku txikiak ura galtzen zuela jabetu zen Usurbilgo Udaleko Kirol saila. Azterteketak egin ondoren, konponketa lanak egin dira.

kirol anitzerako pista

Kirol anitzerako pistan, uda sasoian bero handia egiten du.  Beharrezko azterketak egin ondoren, egokitzapenak egin dira; kortinak jarri eta eta aire ekipamendua berritu da.

Kiroldegiko sarrera

Kiroldegiko erabilera eta edukiera neurtzeko, sarreran tornuak eta ateak jarri dira, segurtasun neurrietan aurrera pausoak emateko.

www.usurbil.net

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s