Zero Zabor I.B.E: “Kilometroak 2015: emaitzek borobildu dute urtebeteko antolaketa”

Kartela ZZ

Zero Zabor Ingurumen Babeserako Elkarteak urrian Usurbilen ospatu zen Kilometroak 2015eko jaiaren inguruan balorazioa egin du. Kilometrok egunean lanean aritu ziren Ingurumena eta Garbitasuna batzordeko kideek zenbait datu plazaratu dituzte:

  • Hondakinen %90,19 gaika bildu ahal izan zen (6.990 kilo).
  • Gainontzekoa, %9,81 errefusa izan zen (760 kilo).
  • Errefusa: 15 gramokoa da pertsonako, gutxi gorabehera.

Datu guztiak gaika

  • Ontzi arinak: 1.160 kilo.
  • Papera: 1.180  kilo.
  • Organikoa: 1.140  kilo.
  • Beira: 3.024 kilo. 
  • Olioa: 106 kilo.
  • Pankartetako plastikoa: 380 kilo.
  • Errefusa: 720 kilo
  • Pardelak: 40 kilo.

Edalontzi berrerabilgarriak

Edalontzi berrerabilgarriak erabili eta berreskuratzeko apustua ere egin zuen ingurumen eta garbitasun taldeak: ibilbide barruan ezezik, herriko tabernek ere erabili zituztem edalontzi horiek. Guztira, erabilgarri zeuden edalontzien ia %86 berreskuratzea lortu dute.

Iturriko ura

Gune guztietan iturriak jarri ziren eta arrakasta izan zutela ezin uka daiteke. Egunari errepasoa eginez ur botilen kontsumoak behera egin zuela nabarmendu dute: urriaren 4an, botila txiki eta handien artean, 3.500 soilik saldu ziren.

KMK15 ZERO ZABOR BIDEOA

Zero Zabor Ingurumen Babeserako Taldeak Kilometro egunean ingurumen eta garbitasun taldeko lagunek egindako lana azaltzeko bideo bat prestatu du:

[youtube:https://www.youtube.com/watch?v=0sjLDgi29ak%5D

“Aurten Usurbilen ospatu den Kilometroak jaialdiak ahalegin berezia egin du hondakinak behar bezala kudeatu eta Zero Zabor ereduan jarduteko. Ikastolak, hezkuntzan jarduten duten erakundeak izaki, bere funtzioarekin koherente izaten ahalegintzea gauza logikoa da. Milaka eta milaka herritar jai giroan elkartu ziren arren, ikastolen elkarteak, Zero Zabor-eko kideekin eta bolondres mordoaren laguntzarekin, sekulako emaitza onak lortu zituen hondakinen kudeaketan, bai murrizketan, bai gaikako bilketan. Bidea luzea da eta zer hobetua badago noski, baina sekulako urratsak egin dira urte gutxian eta, determinazio honekin segituz gero, urrutira helduko gara”.

Mikel Usabiaga, Ingurumen eta Garbitasun Taldeko kidea:

“Jarrera eraikitzaile batetik, antolaketa-lana auzolanean egitea bizipen aberasgarria da eta hori herri bizitzarako onuragarria izan da. Irakaspen ederra ondorengoentzat. Gure batzordearen egitekoa, sarritan, ohartaraztea izaten da eta hori ez da zeregin atsegina. Jai erraldoi honek jasangarritasunarekin talka egiten du arlo askotan. Kontraesan ugari sortzen ditu eta hausnarketa sakon bat landuz aldaketak egitearen beharra gero eta nabarmenagoa dela uste dugu. Behar genituen laguntzaileak osatu ezinik ibili gara. Beste herrietako laguntzailez osatu behar izan ditugu taldeak. “Hondakinik onena sortzen ez dena” leloari jarraituz aurrez jarritako erronkei emaitza onekin erantzutea lortu dugu. Zirkuituan zehar eta 6 guneetan, iturriko ura doan eta eskuragarri jartzea arrakastatsua eta praktika on bezala baloratua izan da. Hondakinen gaikako bilketa berriz, emaitzak hain onak lortzea izugarria izan da. Errefusa kopuru txikia pilatu zen. Ikastolen Elkarteak veste herrialdeetan antolatzen dituen jaialdietan, irizpide hauek kontutan hartzea garrantzitsua litzateke.

Goizean ilunpetan hasi eta gauean ilunpetan bukatuz eta gure lana ondo egiteko hainbeste atal zaindu beharrak, erabat aztoratuta egotera behartu gintuen, festaren gain-ikuspegia galduz. Nola nahi ere, iruditzen zaigu ez dela festa-eredu hezigarria gertatzen. Masifikazio honek ondorio negatibo batzuk eragiten ditu gure ustez.

Herri txikia izan arren erronka hau ere gainditzeko gai izatea da ospatuko duguna. Gure arteko auzolanaren indarra. Urriaren 4ean lanean aritu ginenok jai giroan egoteko aukera ere eskainiko digu”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s