Usurbilgo LIBRE ekimenak larunbatean egingo den giza-kate laranjan parte hartzeko deia egin du

U18-1

Azaroaren 16an (astelehena) 04/08 sumarioko epaiketa hasiko behar zuen Madrileko Auzitegi Nazionalean baina abenduaren 3ra arte atzeratu dute.  Bertan, Ezker Abertzaleko 35 kide epaituko dituzte, Batasuna, ANV eta EHAK erakundeen baitan 2005etik 2007ra garatutako lan politikoa egiteagatik. Horien artean Marisa Alejandro usurbildarra dago.

Epaiketa salatzeko eta Marisari eta gainerakoei elkartasuna adierazteko mobilizazioak deituak daude herrietan, Libre ekimenaren baitan. Usurbilen larunbatean (azaroak 14) giza-kate laranja antolatu da, “Aitzaga eta Marisa libre” lemapean. Marisari eta Aitzagari elkartasuna adierazteko mobilizazioa izango da larunbateko hitzordua. Aitzaga taberna aurretik hasiko da giza-katea, arratsaldeko 19:00etan.

[youtube:https://www.youtube.com/watch?v=lcb_GGins2w%5D

Ekainaren 27an LIBRE ekimenaren baitan, Aitzaga Elkarteari babesa eman eta elkartasuna adierazteko elkarretaratzea eta giza-katea burutu ziren.

Deitzaileek herritarrei bertara gerturatzeko deia egin diete, ahal dela zapi laranjekin agertzeko. Giza-katearen amaieran ekitaldia egingo da. Herrietan egingo diren mobilizazioak Madrilen abiatzear den  epaiketa eta konfiskatuak izateko aginduaren zain diren herriko tabernen auziak salatzeko izango dira.

One response to “Usurbilgo LIBRE ekimenak larunbatean egingo den giza-kate laranjan parte hartzeko deia egin du

  1. xmerre@gmail.com

    Epaiketa abenduaren 3ra atzeratu dute

    ene iPhone trastotxotik

    > El 12 nov 2015, a las 11:09, Usurbildarrak aurrera escribió: > > >

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s