Durangoko azokako 50. edizioko kartela Jose Luis Zumeta margolari usurbildarrak egin du

Zumeta Durango1

Abenduaren 4tik 8ra 50. Durangoko azoka (Euskal Liburu eta Disko Azoka) ospatuko da. Euskal Herriko argitaletxeen eta diskoetxeen lanak ezagutzeko plaza paregabea da Durangoko Azoka. Idazleek eta musikariek euren irakurle eta entzuleekin egoteko aukera daukate. Lan berriak aurkezteko eta ezagutzeko modua izaten da. Abenduko lehen egunetan euskaldunen eta kulturzaleen topaleku izaten da Durango, eta era guztietako publikoarentzat kultur eskaintza zabala egoten da.

Antolatzaileek aurtengoa “borobila, intentsoa eta bizia” izango dela adierazi dute. Kartela izango da ezaugarri adierazgarrienetako bat, 50. urtemugari txapela jarriko diote eta. Kartela Jose Luis Zumeta margolari usurbildarrak egin du. Zumetaren esanetan, berezia izan da azokako kartela egitea, are gehiago 50. urteurrena izanda:

Zumeta Durango2

“Ilusio handia egin zidan eskaria jaso nuenean, Azoka oso garrantzitsua baita euskal kulturarentzat, eta baita arte plastikoentzat ere. Ez nuen espero horrelako eskari bat jasotzea, eta motibazio handiarekin egin dut. Azokak gero eta indar gehiago dauka, gero eta hobeto antolatzen da, gero eta oihartzun zabalagoa du… Berezia izan da niretzat lan hau egitea”.

Normalean nire lanak lotuta egoten dira momentuan egiten ari naizen bestelako lanekin, bizi dudan momentuarekin. Burutazioa azkar sortu zitzaidan. Hasieran ez nuen ideia zehatzik, baina segituan hartu zuen giro bat: atsegina, deigarria, ederra… Jendea erakartzeko helburuagaz egin dut”.

Lan irekia da, eta bakoitzak bere erantzuna eman beharko dio… Pertsona bakoitzak bere modura ulertuko du. Nik uste lanek ez dutela erredundantzia gehiegirik behar, bakoitzak eman behar diola erantzuna…”.

www.durangokoazoka.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s