Larunbaterako deituta zeuden giza-katea eta ekitaldia azaroaren 28ra atzeratu dira

U18-1

Pasa den larunbatean (azaroak 14) 04/08 sumarioko epaiketa salatzeko eta Marisari Alejandro eta Aitzaga elkarteari elkartasuna adierazteko, Libre mugimenduaren baitan Usurbilen antolatuak zeuden giza-katea eta ekitaldia bertan behera geratu ziren Pariseko gertaerak eta epaiketaren atzerapena jakin ostean. Larunbateko ekimena azaroaren 28ra atzeratu dute: “Gaur arratsaldeko elkarteratzea bertan behera gelditu da. Bart Parisko gertaerak batetik eta epaiketaren atzerapen berria bestetik, abenduak 3an hasiko da, gaurko deialdia azaroak 28ra atzeratzea erabaki dugu”.

Abenduaren 3an hasiko da epaiketa

Azaroaren 16an (astelehena) 04/08 sumarioko epaiketa hasi behar zuen Madrileko Auzitegi Nazionalean baina abenduaren 3ra arte atzeratu dute.  Bertan, Ezker Abertzaleko 35 kide epaituko dituzte, Batasuna, ANV eta EHAK erakundeen baitan 2005etik 2007ra garatutako lan politikoa egiteagatik. Horien artean Marisa Alejandro usurbildarra dago.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s