Igandean Zubieta Pilota Elkartearen aldeko “Txerri festa” Zubietan

Txerri Festa

Azaroaren 22an, igandea, Zubieta Pilota Elkarteak Txerriaren Festa antolatu du. Jaia izateaz gain, elkartasun eguna ere izango, Zubietako Pilota Elkartea laguntzeko hain zuzen: “Klub guztiek dituzte beharrak. Une honetan material pixka bat eskuratzea, ondo etorriko litzaiguke”

Elkartea laguntzeko festa

Gaur egun dozena inguru pilotari daude junior handietan, beste dozena bat gazte eta umeetan. Ipar nahiz Hego Euskal Herrian antolatzen diren errebote eta joko-garbi txapelketetan parte hartzen dute.

Bereziki Zubietakoa, horrelako kirol jarduerak sustatzen dituen elkarte bakarra da Hego Euskal Herrian, Oiartzun eta Villabonarekin batera: “Errebotea harribitxi bat dugu. Ez da kirol jarduera soil bat, mantendu beharreko kultur ondarea baizik”. Igandeko festa, elkartea laguntzeko, ezagutarazteko eta bere lanketa plazaratzeko balioko du.

Txerriaren inguruko tradizioa

San Martin Eguna duela gutxi ospatu da. Aspaldian baserrietan txerria hiltzeko jai eguna izaten zen. Usadio hau galtzen joan da eta hori gogora ekartzeko, berreskuratu eta jendartera gerturatzeko helburuarekin Zubieta Pilota Elkarteak antolatu du Txerriaren Festa: “Jendeak jada ahaztua du zer den txerriaren hilketa. Berreskuratu nahi dugu, horren inguruan festatxo bat egin”

Pintxoak egunean zehar

Txerritik lortzen diren jakiak prestatuko dituzte eta egunean bertan pintxoetan dastatzeko aukera egongo da.  Eguerdian frontoian ospatuko den herri bazkarian ere janari gehiago egongo da.

Egitaraua

  • Goizean zehar, postuak: gazta egilea, pilota egilea, larruz eginiko lanak, sagardo egitea…
  • 10:00 Txerri-hilketa ondorengo lanen erakusketa.
  • 10:15 Txistorra, odolki eta saltxitxen ekoizpena. Ondoren, pintxoak salduko dira.
  • 12:00 Gaztetxoen arteko Joko Garbiko partidak frontoian.
  • 14:00 Bazkaria frontoian. Menua: Eusko Label Tolosako babarrunak eta Ibarlur Ibarrako piparrak, Lumagorri oilaskoak, gazta, kafea eta kopa. Txartelak aurrez salgai azaroaren 19ra arte, Alamandegin eta Barazarren. 20 eurotan helduenak, 10 eurotan 14 urtera artekoenak.
  • Bazkalostean, kantagintza.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s