Xiberuko ikastolen aldeko gabonetako otarrak eskatzeko aukera abenduaren 10era arte

Xiberoko ikastola3Xiberuko ikastolei eta bertako artzain, baserritar eta produktore txikiei laguntzeko salgai jarri diren gabonetako otarrak eskatzeko epea zabalik dago.

Azken urteetan Usurbilgo Nafartarrak taldeak Noaua! Kultur Elkartearen laguntzarekin sustatzen eta laguntzen duten ekimena da. Iparraldean ekoiztutako produktuz osatutako otarrak dira. Eskaerak egiteko epea abendiaren 10eta arte dago zabalik.

Nola egin eskaera?

  • NOAUA! Kultur Elkarteko egoitzan.
  • Herriko tabernetan jarri diren zerrendetan.
  • aihert@gmail.com-era idatzita.
  • Oharra: Zenbat otar nahi diren zehaztea eskatzen da eta  harremanetan jartzeko telefono zenbakia.

Abenduaren 20an Noaua! Kultur Elkarteak ospatuko duen Santo Tomas Azokan emango diote amaiera elkartasun kanpainari. Otarrak aldez aurretik eskatu dituztenek, egun horretan bertan jaso ahalko dituzte frontoian egongo den postuan. Azoka amaierako ekitaldian, jasotako laguntzaren berri emango da.

AHÜZKI ETA IRATI OTARRAK

  • Ahüzki otarra: ardi gazta (900 gr), ahate gibela (125 gr), bizkotxo poltsa “artisanala” (200 gr), eztia (500 gr). Prezioa: 40 euro.

Xiberu2

  • Irati otarra: ardi gazta (900 gr), ahate gibela (125 gr), bizkotxo poltsa “artisanala” (200 gr), eztia (500 gr) eta axoa, xahalki xehatua saltsan (750 gr). Prezioa: 52 euro.

Xiberu1

Informazio gehiago: www.ikaskoli.eu

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s