Azaroak 25: Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguna

Azaroaren 25ean (asteazkena) Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguna da. Herrietan ekimenak eta mobilizazioak antolatu dira. Usurbilen esaterako, Usurbilgo Matrakak Talde Feministak elkarretaratzea deitu du Mikel Laboa plazan. Dena den, azaroak 25 iritsi bitartean ekimen gehiago antolatu dira herrian.

Matrakak: “gaian formatzeko, kontzientzia pizteko, gozatzeko, sentsibilizatzeko, errealitate ezberdinak ezagutzeko, herritarrak beste modu batera harremantzeko, egunerokoan ateratzen ez diren gai ikusezinez hitz egiteko, eta, batez ere, matxismoari planto egiteko. Guztiok beharrezkoak garelako”.

Azaroak 20, ostirala

jardunaldia

Lumaltik Herriak, Medeak, Euskal Herriko Bilgune Feminista, Usurbilgo Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, “Eztabaida feministarako Zapatismoaren ekarpenak: bizi osoko borroka indarkeriaren aurka” jardunaldia burutuko da Usurbilen. (Informazio gehiago: www.lumaltik.org)

Jardunaldia arratsaldeko 18:00tan izango da, Potxoenean. Bertan honako gonbidatu hauek parte hartuko dute:

  • Cecilia Santiago (Chiapas, Mexiko)
  • Idoia Arraiza (Bilgune Feminista)
  • Cony Carranza Castro (“Mujeres del Mundo”)
  • Kattalin Miner (Medeak)

22:00 Mor More taldearen kontzertua Aitzaga tabernan. Giro akustikoak lantzen dituen banda zarauztarra da: bi gitarra, perkusioa eta ahotsak.

A25-3

Azaroak 22, igandea

  • 13:00 “Matxismoak eraildako emakumeen urratsak” oroitzapen ekitaldia Irazu kalean. 2015ean Euskal Herrian izandako erailketa matxistak ekarriko dira gogora.
  • 18:00 “Te doy mis ojos” (2003) film proiekzioa Sutegin. Aktoreak: Laia Marull, Luis Tosar, Candela Peña. Zuzendaria: Iciar Bollain. “Neguko gau batean, Pilarrek ihes egiten du bere etxetik. Lau gauza daramatza eta bere seme Juan. Antoniorengandik, tratu txarrak ematen dizkion eta 9 urtez berarekin ezkonduta daramatzan senarrarengandik ihesi doa. Antoniok ez du itxaroten, bere bila doa”.
[youtube:https://www.youtube.com/watch?v=WgmV6UZ8Vvc%5D

a

Azaroak 25, asteazkena

  • 19:00 Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguna, elkarretaratzea Mikel Laboa plazan

Stop

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s