Azaroaren 8 eta 9an Andatza mendiko Puelazar inguruan piztutako suak 6,5 hektarea erre zituen

usurbilgo+udalaUsurbilgo Udalak azaroaren 8 eta 9an Andatza mendiko Puelazar inguruan piztutako suak eragindako kalteen inguruko prentsa oharra kaleratu du.  Larrialdi zerbitzuetan eta Udalean jakinarazpena jaso bezain azkar, sutearen eremura bertaratu ziren mendietako erretena eta Udalaren ordezkari gisara, Xabier Arregi alkate eta Joxe Mari Iribar Ingurumen eta Nekazaritza zinegotzia. Oraindik sua zerk piztu zuen ez dago garbi, ikerketak aurerra jarraitzen du.

This slideshow requires JavaScript.

Argazkiak hainbat herritarrek ateratakoak dira: Ainariki, Manolito, Xingola, Mertxe Aizpurua, Julen Aranburu, Ion Markel Saez de Urabain eta Noaua!

Jarraian duzue Udalak gertatukoaren inguruan emandako azalpena:

“Lehen unean, sua itzaltzeko lanetan mendiko erretena aritu zen, suhiltzaileak ere bertaratu zirelarik. Sutearen ezaugarriak eta kokapena ikusita, mendi protokoloa martxan jarri zuten eta erretenak sua itzaltzeko lanetan jarraitu zuen basozainaren koordinaziopean.

Igandean, arratsaldeko 19:00etan, sua itzalita eta perimetroa bustita utzi zuten hauek, protokoloak adierazten duen bezala.

Gauez basozainak eremuan zainketa lanak egin zituen. Udalak uneoroko jarraipena egin zion gaiari.

Igande gauean berriz aktibatu zen sua, eta basozainak erretena berriz biltzeko jakinarazpena luzatu zuen. Sua kontrolpean ez zegoela ikusita, astelehen goizean Errenteria eta Hondarribiako erretenak eta Usurbilgo Udal Brigada ere gehitu zitzaizkion Usurbilgo erretenari.

Astelehen arratsalderako sua itzalita zegoen eta basozaina zainketa lanak egiten aritu zen berriro”.

6,5 hektarea erre dira guztira

Azaroaren 8tik 9ra luzatu zen sutean, guztira 6,5 hektarea erre direla jakinarazi du Usurbilgo Udalak. Horietarik 5,5 lur publikoak dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenekoak.

Eskerrak sua itzaltzen aritu ziren guztiei

Usurbilgo Udalak eskerrak eman dizkie sua itzaltzeko lanetan aritu ziren Usurbilgo erreteneko kideei, Usurbilgo Udal Brigadako langileei, Errenteria eta Hondarribiako erretenei, basozainari eta, baita, bertaratu ziren suhiltzaileei ere.

www.usurbil.net

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s