Gaur 19:00etan Usurbilgo Gure Esku Dagok bilera irekia antolatu du Potxoenean

Eskura

Gaur, ostirala (azaroak 20) arratsaldeko 19:00etan, Usurbilgo Gure Esku Dagok bilera irekia antolatu du Potxoenean. Azaroaren 6an Usurbilgo Gure Esku Dagok Eskurahausnarketaren inguruan jardunaldia antolatu zuen.  Bertan Gure Esku Dagok dagoeneko finkatu dituen zenbait ardatzen berri eman zen. Hemendik aurrera helburua Eskura hausnarketaren inguruko ekarpen guztiak bildu eta behin betiko testua osatzen laguntzea da.

“Erabakiaren aroari hasiera eman nahirik, ZER erabaki, NOIZ eta NOLA erabaki, hauxe izango du ardatz hemendik aurrera Gure Esku Dagoren ekimenak. Bide guzti hau, ariketa kolektibo bidez egin nahi da, horrela kide guztion ekarpenak jasotzeko aukera izango delarik. Anima zaitez! Zure ekarpenak beharrezkoak dira eta. Herri bat gara. Erabakitzeko eskubidea dugu. Herritarron garaia da”.

[youtube:https://www.youtube.com/watch?v=d2ugtqsiryQ%5D

Epeak

  • Joan den udan zehar: Gure Esku Dagoren herri batzordeen artean adostutako lehen “Eskura” zirriborroa.
  • Irailaren 26: “Eskura” prozesuaren aurkezpen publikoa.
  • Irailaren 26tik azaroaren 9ra arte: epe irekia herritar ororen ekarpenak jaso eta bozkatzeko.
  • Azaroaren 9tik 21era arte: ekarpen guztiak bildu eta behin betiko testua osatu.
  • Azaroaren 21: Ez ohiko Batzarra “Eskura” behin betiko testua bozkatu.

Eskura prozesuaren arloak

  1. Egitekoa: oinarriak eta helburuak.
  2. Jarduera: ekintza plana, prozedura eta estiloa.
  3. Antolamendua: egitura juridikoa, ordezkaria eta betearazlea.
  4. Finantzamendua: dinamikaren bideragarritasun ekonomikoa ziurtatzea xede.

Edozein euskal herritar demokratak onar lezakeen planteamendua izango da, edozein dela ere bere pentsamoldea.: “Horregatik, hitzak eta esaldiak apropos dira leunak, ahal den neurrian ertzik gabeak”.

  • Metodologia: Eskura Hausnarketaren metodologia eta kronogramaren laburpena: klik
  • Eztabaida-txostena: eztabaida abiatu eta gidatzeko dokumentua: 8 orritan GEDn egitekoa, jarduera, antolamendua eta finantzamenduaren inguruko proposamenak jasotzen ditu: klik
  • Herri galdeketen protokoloa, txosten osagarria: herri galdeketen protokoloa, euskaraz eta gaztelaniaz: klik

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s