Azaroaren 26, 27 eta 28an Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak “Mendi Astea” antolatu du

Andatza-logo-2012-11-tx

Azaroaren 26, 27 eta 28an Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak “Mendi Astea” antolatu du. Hiru egun hauetan liburu aurkezpen bat, irudi emanaldi bat eta mendi irteera bat antolatu dira. Sutegin burutuko diren ekitaldiak hasi aurretik, 2016ko federatu txartelak berritu eta asteburuko ibilaldirako izena emateko aukera izango da bertan.

Azaroak 26, osteguna

Nire Barneko Mendiak

Jose Mari Azpiazuk  berak egindako “Nire barneko mendiak” liburua aurkeztuko du eta aurkezpenean Josu Bereziartuak ere parte hartuko du: “Liburu honek erreflexioak eta argazkiak bateratu ditu. Erreflexio samurrak, irakur errazak, gizatiarrak eta mundutiarrak Euskal Herriko mendikateetan ateratako argazki ikusgarriekin batera. Esperientzia handiko alpinista eta idazlea den Jose Mari Azpiazuk liburu hau asmo bikoitzarekin jarri du gure esku: erreflexioei esker eguneroko estresa baretzekoarekin eta bizitzaren zailtasunen aurrean gogoa eta indarra piztekoarekin”.

  • Lekua: Sutegiko auditorioa
  • Ordua: 19:30
  • Sarrera: Doan

Azaroak 27, ostirala

Asier Izagirre

Asier Izagirrek “Mendizale bate ametsa” argazki bilduma aurkeztuko du, Daulaghiri, Manaslu, Kanchenjunga, Annapurna, Shisha Pagma eta Broad Peaken berak egindako zortzimilakoen irudi bilduma hain zuzen ere.

  • Lekua: Sutegiko auditorioa
  • Ordua: 19:30
  • Sarrera: Doan

Azaroak 28, LARUNBATA

Ibilaldia

Mendi Asterari amaiera emateko Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak Usurbilgo inguruetan mendi irteera egingo du.

  • 08:00 Txangoa frontoi atzetik abiatutako da, Usurbilgo inguruetara.
  • Ondoren, bazkaria Patri jatetxean.
  • Oharra: bazkaritarako izena aldez aurretik eman beharko da, Mendi Asteko ikus-entzunezko saioak programatu diren egunetan, Sutegin jarriko den mahaian.

www.andatzamendizale.info

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s