Abenduaren 3an Euskararen Eguna

365 egun

Euskararen Eguna izango da abenduaren 3a, ostegunean. Euskara jendartera zabaltzeko eguna izango da.  Udarregi Ikastolan, Aginaga eta Zubietako Eskola Txikietan ekimen bereziak egingo dituzte; kantu saioak, jolasak, antzerkiak, apaingarriak jartzea…

  • 11:45-12:15 HH/LH eta Aginagako Eskolakoen euskal abestien emanaldia frontoian.
  • 14:30 Bertso saioa Udarregi Ikastolako erdiko aretoan.
  • 14:45-15:30 Hizkuntza jolasak Zubietako frontoian, Udarregi Ikastolako LH-ko lehen ziklokoekin eta Zubietako Eskolakoekin.
  • 16:15-16:30 Gurasoei abestuko diete HH eta LH-ko 1.ziklokoek, Agerialdeko frontoi txikian.

Zein da zure hitz edo esaera gustukoena?

Noaua! astekariak irakurleen hitz edo esamolde gustukoenak batu nahi ditu eta horretarako Euskararen egunaren harira “Zein da zure hitz edo esaera gustukoena?” galdera luzatu diete herritarrei. Helburua bilduma bat osatzea eta datorren Noaua! astekarian kaleratzea da:

“Zein da zure hitz edo esaera gustukoena? Gure irakurleen hitz edo esamolde gustukoenak batu nahiko genituzke. Ostegunera bitarte, erantzun albiste honi (emailez ere egin dezakezue erredakzioa@noaua.eus posta helbidera idatziz), edota gure sare sozialetan erantzun bestela. Ondoren, konpilazio modukoa egingo dugu eta datorren asteko NOAUA! astekarian emango dugu argitara. Eskerrik asko!”

Udal zerbitzuak itxita

Euskararen Egunean Usurbilgo Udaleko zerbitzuak (Udala, liburutegia, kultur etxea, kiroldegia…) itxita egongo dira udalak jai eguna izendatua baitauka abenduaren 3a.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s