Udalak 2016ko udal programa eta aurrekontuak zehazteko herriko eragileekin bilerak antolatu ditu

usurbilgo+udalaUsurbilgo Udalak 2016ko udal aurrekontuekin lanean dabil eta aurrera begira egin nahi den udal programaren plangintza zehazteko herriko eragileekin bilerak antolatu ditu. Ekarpenak eta iritziak jasotzea da helburua, aurrera begira plangintza osoagoa eta zehatzagoa egiteko: “Herren geratuko litzateke prozesu hau, herria ehuntzen duten eragileekin partekatuko ez balitz ariketa hau. Hauen ekarpen eta iritziak jasota, aurrekontu eta gobernu plan hau, osoagoa, zehatzagoa, herriaren eta herriko eragileen beharretara egokituagoa izango da”.

Guzti hau lantzeko datozen egunetan Udalak hainbat bilera antolatuko ditu. Bilera guztiak Udaletxean izango dira eta bakoitzaren iraupena  gutxi gorabehera ordu eta erdikoa (90 minutu) izango da. Bilera hauetan Xabier Arregi alkatea eta, kasuan kasuko arduraduna den zinegotziak egongo dira, guztien galderak edo proposamenak jasotzen: “Denon arteko elkarlanean jarraitzeko, Udal jarduna herritarrekin batera egin dadin eta gardentasunez aritu gaitezen, bileretan parte hartzeko gonbita luzatzen du Usurbilgo Udalak”.

Egutegia

Abenduak 1, asteartea:

  • HEZKUNTZA, 18:00tan
  • KIROLA, 19:30etan.

ABENDUAK 2, ASTEAZKENA

  • INGURUMENA, 19:00etan.

ABENDUAK 4, OSTIRALA

  • JUBILATU ELKARTEAK, 19:00etan.

ABENDUAK 7, ASTELEHENA

  • PAREKIDETASUNA, 11:00etan.

ABENDUAK 9, ASTEAZKENA

  • KULTURA, EUSKARA eta GAZTERIA, 19:00etan.

ABENDUAK 15, ASTEARTEA

  • MERKATARITZA eta OSTALARITZA, 13:30etan.

ABENDUAK 16, ASTEAZKENA

  • GARAPEN SOZIO-EKOMIKOA, 19:00etan.

Funtzionamendua

  • Udal aurrekontuen errepasoa: 10 minutu.
  • Sail horren egoeraren berri eman: 10 minutu.
  • Gobernu programaren lanketa azaldu: 10 minutu.
  • Hitza eragileei eman: ordubete.

www.usurbil.net

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s