Larunbatean Marisa Alejandrok eta Aitzaga elkarteak herritarren babesa jaso zuten

A28

Pasa den larunbatean (azaroak 28) 04/08 sumarioko epaiketa salatzeko eta Marisari Alejandro eta Aitzaga elkarteari elkartasuna adierazteko, Libre mugimenduaren baitan ekitaldia egin zen frontoian. Aste honetan, abenduaren 3an, hasiko da Espainiako Auzitegi Nazionalean, Ezker Abertzaleko 35 kideren aurkako 04/08 sumarioari loturiko epaiketa. Gogoratu auziperatuen artean  Marisa Alejandro usurbildarra dagoela.

A28-noauaArg.: Noaua!

Aitzaga maitasunaBestalde, Aitzaga eta beste ehunetik gora elkarte eta taberna, konfiskatze aginduaren zain daude. Ekainean Espainiako Auzitegi Gorenak, Herriko Tabernen aurka Auzitegi Nazionalak kaleraturiko epaia berretsi zuen. Momentuz ez dago berri gehiago,  noiz ezta nola gauzatuko den konfiskatze agindua eta hori iritsi bitartean zabalik jarraitzen dute Aitzaga Elkartea eta tabernak.

Bost gazteren aurkako epaiketa

Gazteak2

[AZKEN ORDUKOA] Martxoaren 2ra arte atzeratu dute berriz epaiketa. Bederatzi urtetan laugarren atzerapena da. Jakinarazpenetan arazoak izan direla argudiatu du epaileak.

……………………….

Asier Alberdi, Saioa Zerain, Aritz Azkona, Naroa Ariznabarreta eta Ainara Ladron epaitzen hasi dira gaur Donostiako Auzitegian, baina azken hirurek epaiketara ez joatea erabaki dute. Donostian hasi da bost gazteen aurkako epaiketa, 2007ko urtarrilean egindako protesta baten harira. Bost gazteek A-8 errepidea itxi zuten elkarri kateatuta, Zarautz parean (Gipuzkoa), Jarrai-Haika-Segi auziaren inguruan Espainiako Auzitegi Gorenak ematekoa zuen epaia salatzeko. Fiskalak bi urte eta erdiko zigorra eskatu du bakoitzarentzat. Denera, hamabi urteko zigorra galdegin du.

[youtube:https://www.youtube.com/watch?v=vyxznhvJ3gE%5D

a

www.argia.eus   www.berria.eus   www.barren.eus   www.naiz.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s