Hitz Aho Guraso Elkarteak abenduaren 12an Jostailu Erabilen Azoka antolatuko du

jostailuak

Udarregi Ikastolako Hitz Aho Guraso Elkarteak abenduaren 12rako Jostailu Erabilen Azoka antolatu du. Erakusketa goizeko 11:00etatik 13:00era izango da, frontoian. Erakusketaren helburua haurren artean jostailuen berrerabilera sustatzea da. Aurretik, abenduaren 10ean eta 11n, jostailu bilketa egingo da Sutegiko erakustaretoan. Ordutegia: 17:00-19:00 artean.

Antolatzaileek jostailuen bilketan parte hartzeko deia egin dute: “Zuen laguntza eskatzera gatoz. Zuen etxeetan erabiltzen edo behar ez dituzuen jostailu, ipuin, liburu, DVD eta antzekoak badituzue, orain duzue guzti horiei erabilpen berria emateko aukera”.

Baldintzak

  • Jostailuek osorik egon behar dute. Norberari hartzea gustatuko litzaiokeen moduan.
  • Bilketa egunetan jasotzen dena musu-truk emango da. Horren truke, nahi izanez gero, txartel bat jasoko du bakoitzak azoka egunean beste jostailuren batengatik aldatzeko.
  • Azoka egunean jostailuak trukatzeko, 8 urtetik beherakoek, arduradun batekin parte hartu beharko dute.
  • DVD eta antzekoek jatorrizkoak izan beharko dute.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s