Usurbildarren sormena 50. Durangoko azokan

Zumeta Durango2

Gaur Durangoko Azokak ateak ireki ditu, 50. urtez. Euskal Herriko argitaletxeen eta diskoetxeen lanak ezagutzeko plaza paregabea da Durangoko Azoka. Idazleek eta musikariek euren irakurle eta entzuleekin egoteko aukera daukate. Lan berriak aurkezteko eta ezagutzeko modua izaten da. Abenduko lehen egunetan euskaldunen eta kulturzaleen topaleku izaten da Durango, eta era guztietako publikoarentzat kultur eskaintza zabala egoten da.

Egun hauetarako ekitaldi bereziak antolatu ditu Gerediaga elkarteak: guztira, 250 jarduera, 249 erakusmahai, 151 parte hartzaile, 350 nobedade eta 70 kontzertu. Aurtengo Argizaiola saria berriz, 1965ean Gerediaga elkartea eta Durangoko Azoka sortu zutenei emango diete.

Antolatzaileek aurtengoa “borobila, intentsoa eta bizia” izango dela adierazi dute. Kartela izango da ezaugarri adierazgarrienetako bat, 50. urtemugari txapela jarriko diote eta. Kartela Jose Luis Zumeta margolari usurbildarrak egin du.

Zumeta Durango1

Usurbildarren sormena Durango azokan

Aurtengo edizioan hainbat usurbildarren lanak ikusi eta erosteko aukera egongo da. Durangoko azoka ere Usurbilgo sortzaileen topagunea izango da.

Alex Tello

Alex Tello usurbildarraen “Ekoetikopatetikobikoa” antzezlana eskainiko da Durangon. Antzezlan honen gidoilaria eta zuzendaria da Alex. Otsailean, euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko sorturiko Donostiako Poltsiko Antzerkia programa irabazi zuen. Anabel Arraiza eta Jabier Rodil aktoreek parte hartzen dute antzezlan honetan.

Abenduaren 6an(igandea), Szenatokian, 13:00-13:15etara “Ekoetikopatetikobikoa” antzezlana.

Jakoba Errekondo

bizibaratzea

Jakoba ErrekondoJakoba Errekondo usurbildarra Argia astekariaren gunean egongo da egunero Bizi baratzea – Garaian garaikoa garaiz eman eta hartu” liburua sinatzen eta saltzen. Liburu honetan baratzearen atzean dagoen kultur gordailu horretan laborari ezezagun askoren trikimailu, hizkera, pentsaera eta kontzeptu ugari ezagutzeko aukera dago. Batetik, baratzezaintza ekologikoaren oinarrizko jakintzak modu erraz eta ilustratu batean ageri dira. Bestetik, oinarrizko hainbat barazkiren fitxa interesgarriak ditu, landare bakoitzaren izaera, zainketa eta beharrei buruz, euskara txukunean; edozein momentutan kontsultatzeko moduan. Dagoeneko 3. edizioa argitaratu da eta euskaraz gehien saltzen ari den liburua da.

Yolanda Arrieta

Yolanda Arrieta

Gaur (abenduak 11) arratsaldeko 19:00etan egingo den inaugurazio ekitaldian, besteren artean, Yolanda Arrietak parte hartuko du. Yolada Arrieta Usurbilen bizi da urteetan baina berez, Etxebarriakoa (Bizkaia) da.. “Argiaren alaba” liburuaren pasarte bat irakurriko du. Eta azoka egunetan, berak iaz plazaraturiko liburua, Denonartean stand-ean aurkituko duzue.

Hotzikararen “II”

hotzikaraII

Hotzikara usurbildar musika taldeak “II” lana aurkeztuko du Durangon kontzertu bidez. Abenduak 5ean (larunbata), Ahotsenean, 15:00-15:30 Hotzikara izango da.

Joseba Larratxe

Joseba Larretxe

H28 internetetik doan banatzen den hilabetekari grafikoan Joseba Larratxe usurbildarraren marrazkiak ikusi ditzakegu. Durangon hilabetekari grafikoaren inguruko solasaldia eta berrikuntzen aurkezpena iragarri dute. Abenduaren 6an (igandea) Kabi@n 18:30-19:30 H28 hilabetekari satiriko digitalaren aurkezpena.

www.durangokoazoka.eus

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s