Gaur arratsaldean azken egunotan gertatuko eraso sexistak salatzeko elkarretaratzea Lasarte-Orian

Elkarretaratzeaurtarrilak11_20150103 Urte Berri eguneko goizaldean egon zen bortxaketa saiakera salatzeko Lasarte-orian egin zen elkarretaratzea (Arg.: www.txintxarri.eus)

Azken egunotan Barakaldon, Donostian, Eibarren eta Lasarte-Orian izan diren eraso sexistak salatzeko elkarretaratzeak deitu dira. Lasarte-Oriako Talde Feministak jakinarazi duenez Lasarte-Orian herriko emakume batek eraso sexista pairatu zuen ostiral gauean.  Emakumeak aurre egin zion erasotzaileari. Urte honetan jazotako bigarren erasoa izan da ostiralekoa. Urte Berri gauean gertatu zen aurrekoa.  Horren aurrean, elkarretaratzea deitu du taldeak gaur arratsalderako (abenduak 9). 19:30ean salatuko dute gertatutakoa Lasarte-Oriako Okendo plazan.

Matrakak, Usurbilgo Talde Feministak, Lasarte-Orian egingo den elkarretaratzea joateko deia egin die usurbildarrei:

“Matrakak Usurbilgo Talde Feministak gaurko elkarretaratzean parte hartzeko egiten duen deialdiarekin bat egiten dugu guk ere! Barakaldon, Donostian, Eibarren eta Lasarte-Orian eraso sexista ezberdinak izan dira egunotan. Matxismoak ez du jai egunik edo etenik emakumeon aurka, ez. Gu haserre gaude, oso haserre, amorratuta eta nekatuta beste behin ere horrelako berriak entzuteaz. Horregatik, erasook salatzeko gaur 19:30tan Lasarte-Oriako Okendo plazan egingo den elkarretaratzera joateko gonbita luzatzen dizuegu. Pankartaren atzetik “nahikoa da” esatetik autodefentsa feministari ekiteko pausua eman behar dugu eta guztion artean lortuko dugu! ERASO SEXISTARIK EZ!! Gu ere bertan izango gara!”

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s