04/08 sumarioko fiskalak uko egin dio ezker abertzaleko kide batzuek lekuko gisa deklaratzeko

Arg.: POOL EFE

Marisa AlejandroAurreko astean hasi zen 04/08 sumarioko epaiketa. 35 euskal herritar epaitzen ari dira eta guztientzat hamarna urteko zigorrak eskatu dituzte, haien lan politikoarekin ETAri laguntzea leporatuta. Auziperatuen artean Marisa Alejandro usurbildarra dago. Marisak pasa den astean deklaratu zuen. Atzoko saioan Jon Garaik, Mikel Garaiondok, Antton Gomezek, Asier Imazek, Eusebio Lasak, Iñaki Olaldek, Aner Petralandak, Juan Joxe Petrikorenak, Joana Regeirok, Arantza Santestebanek, Patxi Urrutiak, Joseba Zinkunegik, Mikel Zubimendik eta Gorka Etxeberriak deklaratu zuten.

Madrilen burutzen ari den 04/08 sumarioko atzoko saioan  fiskalak atzera egin eta uko egin dio ezker abertzaleko kide batzuek lekuko gisa deklaratzeko berak egindako eskaerari. Datorren asteazken eta ostegunerako zeuden deituta Arnaldo Otegi, Joseba Permach, Rufi Etxeberria, Karmelo Landa, Joseba Alvarez, Jose Luis Elkoro eta Juan Kruz Aldasoro.

Fiskaltzak atzo idatziz adierazi zuen bere erabakia, eta ukatu egin zuen horrek zerikusia duenik hauteskunde kanpainarekin. Auzitegi Konstituzionalaren eta Gorenaren jurisprudentzian oinarrituta, azaldu du gisa bereko delituagatik inputatu eta zigortu dituztela zazpi pertsona horiek eta hori baldintzatuta deklaratuko luketela; gogoratu du haien lekukotzak 2010ean eskatu zituela, oraindik horietako inor inputatu gabe zegoela. Otegi Bateragune auzian zigortu zuten, eta preso dago; martxoan irtengo da. Besteak 05/35 sumarioko auzian zigortu zituzten iaz . Elkoro auzitik kanpo utzi zuten aurrez 18/98 auzian zigortu zutelako.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s