Abenduaren 24ko Olentzero-jira prestatzeko abenduaren 15ean entsegua Udarregi Ikastolan

OLENTZERO

Abenduaren 24an Usurbilen Nahi Ditugu Taldeak euskal presoen eskubideen alde Olentzero-jira antolatuko du. Azken urteetan bezala  Kantua taldeko lagunak ekimemarekin elkarlanean ere kantura aterako dira. Eguberrietan abesten diren kantuez gain, ekimenarekin aproposak diren bestelako kantuak ere abesten dira eta horiek prestatzeko entsegua antolatu dute: abenduak 15, asteartea,  18:30-19:30 artean, Udarregi Ikastolan.

A24-1

Abenduaren 24an baserritar jantziarekin

Usurbilen Nahi Ditugu Taldeak bai entseguan eta bai abenduaren 24ko ekimenean parte hartzeko gonbidapena luzatu die herritarrei. Eta  abenduaren 24ean baserritar jantziarekin gerturatzeko deia egin dute: “Baserritar jantzia astindu, soinean jantzi eta gurekin batera abestiz eta musikaz une goxo bat pasatzera etortzeko gomita luzatzen dizuegu. Elkartasuna eta aldarrikapena lotuz, beste urratsa egingo baitugu haiek ere gure artean lehenbailehen izateko. Gure helburu behinena izaten da senide presoen egoera gogoratzea, baina batez ere, herritarren goxotasuna espetxe hotzetara helaraztea eta Xomorro, Olatz eta Patxi nolabait gurekin batera kalejiran abesten ditugula islatzea”.

  • Eguna: Abenduak 24, osteguna
  • Ordua: 17:30-19:30
  • Lekua: Frontoitik abiatuta

Usurbilen Nahi Ditugu

A24

One response to “Abenduaren 24ko Olentzero-jira prestatzeko abenduaren 15ean entsegua Udarregi Ikastolan

  1. Nere postekin loturak: Abenduaren 24ean Aginagan, Zubietan, Santuenean eta Kaxkoan kantura ateratzeko deia | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s