Larunbatean Lasarte-Orian Kataluniako askapen prozesuari buruzko mahaingurua

XirimiriArg.: www.txintxarri.eus

Lasarte-Oriako Xirimiri Elkarteak antolatuta, larunbat honetan (abendiak 12) Kataluniako alderdi nazionalistetako kideek “Helburua independentzia: zein da bidea?” izenburupean mahaingurua egingo dute Manuel Lekuona kultur etxean, 11:30ean. Mahainguruak egungo egoera politiko aldagarria izango du mintzagai.

Bartzelonako Villafranca del Penedes herriko zenbait ordezkari Lasarte-Oria izango dira, Kataluniako askapen prozesuari buruzko gakoak ematera. Irailaren 27ko hauteskundeek utzi duten ikuspegia aztertuko dute, eta etorkizunera begira eman beharreko urratsei buruz eztabaidatuko dute.

Lau hizlari gonbidatu dituzte Xirimiri Elkarteko kideek. CDCko Joan Manel Montfort, ERCko Pere Sabat, CUPeko Marcel Martinez eta PSCko kide ohi den Xavier Lecegui. Antolatzaileek prentsaurrekoan azaldu dutenez, aldaketaren bat egotea posible da, baina ziurtzat eman dute alderdi horietako ordezkariak egongo direla.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s