Asteartean “Betaurreko (u)moreak: irribar ahaldunduak” hitzaldia Potxoenean

betaurrekomoreak

Asteartean (abenduak 15) Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak, “Betaurreko (u)moreak: irribar ahaldunduak” hitzaldia antolatu du. Hitzordua arratsaldeko 18:30etan izango da, Potxoenea Kultur Etxean.

Hitzaldi berezi honetan umorea izango da osagai nagusia; ondo pasatzeko, distantzia hartzeko, kritikatzeko, interpretatzeko eta beste hainbat gauzetarako balio duela azalduko da: “Tradizionalki  gizonezkoen umorea esparrua izan da. Hitzaldi honetan, emakumeek plaza hau hartzearen garrantziaz eta generoaren eraikuntzak umorean duen eraginaz hitz egingo digute.”

Hizlariak Idoia Torregarai (Usurbil) eta Nagore Uriartek (Bilbo) izango dira: “Gai honetan hausnarketa egiten duten hainbat ahots izango ditugu bidelagun. Uxue Alberdi, Uxoa Anduaga, Kike Amonarriz edota Onintza Enbeitaren bideoekin osatuko dugu  astearteko solasaldia”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s