Ostegunean Usurbilgo EHBilduk “Kotxe karabana independentziarantz” ekimena burutuko du

EHB-USURBIL2Arg.: Usurbilgo EHBildu

Abenduaren 20an (igandea) Espainiako kongresu eta senaturako hauteskundeak burutuko dira. Alderdi guztiak kanpainaren azken txanpan sartuta daude. Pasa den ostiralean Usurbilen EHBilduk herriko frontoian, “Hamaika arrazoi independentziarako” ekitaldia burutu zuen. Hainbat herritarrek parte hartu zuten;  oholtza gainera igo zirenen artean, Mertxe Aizpurua, Usurbilgo alkate ohia eta Maite Ubiria, EHBilduko ordezkaria. Alboka eta pandero doinuak ere entzun ziren. Ekitaldia bertan egindako gaztain banaketarekin amaitu zen.

Kotxe karabana independentziarantz

Ostegun honetan, abenduak 17, Usurbilgo EHBilduk “Kotxe karabana independentziarantz” antolatuko du. Oiardo Kiroldegitik abiatuko da arratsaldeko 19:00etan. Herritarrei dei egin die kotxeetan gerturatzeko eta ekimenean parte hartzeko.

Informazio gehiago:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s