Gaur arratsaldean Udarregi Ikastolak eta Usurbilgo Udalak Kilometroak 2015eko balorazioa egingo dute

Udala-gattunkGaur (abenduak 15) arratsaldean Udarregi Ikastolak eta Usurbilgo Udalak Kilometroak 2015 Gattunk ekimenaren balorazioa herriarekin partekatuko dute. Ekitaldi bat egingo da Potxoeneako auditorioan, 19:00etan eta irekia denez, herritarrei bertara gerturatzeko deia egin diete: “Ekimen honen bueltan aritu den herritar orori luzatu nahi diegu bertaratzeko gonbita”.

Bi ohar Udarregi Ikastolatik

  • 60.000 euro jokoan zeuden KMK15 ekimenaren aldeko Gure Zozketako lehen zenbaki saritua (51.855) ez da agertu. Azaroaren 5era arte finkatu zuten epea. Bigarren zenbaki saritu bat atera zen (2.689)  baina hau ere ez da agertu. Abenduaren 5era arte finkatua zegoen epea. Antolatzaileek jakinarazi dute zozketako saria Usurbilgo Udarregi Ikastolaren eraikin berriaren finantziazioan laguntzeko erabiliko dela.
  • Gattunk DVD-a salgai dago. Kilometroak15 ekimeneko aurkezpen ikuskizuna, Gattunk bideoklipa eta Udarregi ikastolaren inguruko dokumentala daude bertan. Interesa duenak DVDa Lizardin eta Laurok liburu dendetan daude salgai.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s