Ostegunean Usurbilgo Nafartarrak taldeak antolatuta “Genozidioa Euskal Herrian” hiltzaldia

genocidio-en-euskal-herria

Ostegunean (abenduak 17) Usurbilgo Nafartarrak taldeak “Genozidioa Euskal Herrian” hiltzaldia antolatuko du eta hizlaria Eneko Bidegain izango da. Bertan Eneko Bidegainek errepasoa ematngo dio euskaldunon historiari, Lemkin eta Xabier Irujoren liburua (“Genocidio en Euskal Herria”) abiapuntutzat hartuta. Hitzaldia arratsaldeko 19:00etan izango da, Sutegiko auditorioan.

[youtube:https://www.youtube.com/watch?v=DdAGyPWF-Ww%5D

Eneko Bidegain

Eneko BidegainXalbador bertsolari handiaren iloba da. Batxilergoa ikastolan ikasi eta gero Euskal Ikasketak egin zituen Baionan. Kazetari lanetan Ekaitza aldizkarian hasi zen. 1999an Euskaldunon Egunkarian sartu zen. Berria eta beste zenbait hedabidetan ere aritu da.

Doktoretza tesia aurkeztu zuen 2012an, EHU eta Bordele unibertsitateen artean, “Lehen Mundu Gerra Eskualduna astekaria” gaiaren inguruan. Bertso txapelketetan epaile lanak bete izan ditu. Gaur egun Mondragon Unibertsitateko irakaslea da, Ikus-entzunezko komunikazio graduan.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s