Bozken ehuneko ehuna zenbatuta, Usurbilen EHBilduk irabazi ditu hauteskundeak

Emaizak hauteskundeak1

Amaitu dira Usurbilen eta Euskal Herrian Espainiako kongresu eta senaturako hauteskundeak. Bozken ehuneko ehuna zenbatuta, Usurbilen EHBilduk irabazi ditu hauteskundeak. Orokorrean ordea emaitzak ez dira horren onak izan. EHBilduk bozka asko galdu ditu eta horren inguruan EHBilduko bozeramaileak, Hasier Arraizek balorazioa egin du.

Usurbilgo emaitzak

Emaizak hauteskundeak2

Gipuzkoan

Ahal Dugu-k botoen %25,3 eskuratu ditu. Batez ere herri handietan lortu du indarra, orain arte alderdi sozialista nagusi izan den tokietan. EAJk lortu du bigarren postua, botoen %23,5ekin, baina ordezkari kopuruan bi izango ditu. EH Bilduk atzera egin du, nabarmen. Hiru diputatu zituen Gipuzkoatik orain arte, eta bakarra izango du aurrerantzean: Marian Beitialarrangoitia. Rafa Larreina Kongresutik at geratu da. PSE-EEk kolokan izan du ordezkaritza, baina kide bat edukiko du Gipuzkoatik Espainiako Kongresuan: Odon Elorza. Ordezkaritzarik gabe geratu dira PP (botoen erdiak galdu ditu) eta Ciudadanos (Gipuzkoan ez da botoen %4ra heldu). UPyD ia desagertu egin da: botoen %0,3 ditu, aurreko hauteskundeetan baino bost aldiz gutxiago. Alderdi horren aurretik geratu da PACMA animaliekiko tratu txarren aurkako alderdia.

Hego euskal herriko datuak

Emaizak hauteskundeak3

Hasier Arraiz

[youtube:https://www.youtube.com/watch?v=lWYsSAivzrA%5D

“Eskerrik asko gurekin egoteagatik, zuen konfidantza eman izanagatik, egin duzuen lan guztiagatik eta EH Bildu den komunitate hau osatzeagatik. Inoiz baino esker onekoago gaude zuen lanagatik, eman duzuen guztiarengatik.

Gau txarra da EH Bildurentzat, ez dugu ezkutatuko. Ematen du estatu mailako logika nagusitu dela hauteskunde hauetan eta hori dela eta guk ez dugula hori behar den bezala interpretatzen jakin izan eta herritar askok atxikimendua guri eman beharrean beste indar batzuei eman die, baliagarriagoa zelakoan.

Argi eta garbi daukagu erori garela, eta Pablo Gorostiagak bideoan esaten duen moduan “askotan erori gara, baina beti altxatzen gara”. Bada, gaur ere erori gara baina bihar jaiki behar dugu, eta bihar jaikitzeko zuek guztiok behar ziatuztegu. Behar zaituztegu eta nahi zaituztegu gurekin batera.

Duela hilabete batzuk bide bat egiten hasi ginen, bide horretan benetan konfidantza izateko eskatzen dizuet, bide horrek denbora behar duelako eta bide horri ilusio eta itsaropena eman behar zaizkiolako. Bide hori egin behar dugula ziur gaude Euskal Herriak EH Bildu indartsu bat behar duelako. Aldaketa politikoa gertatzeko bertatik bertara, Euskal Herriak eta Euskal Herriko gizarteak EH Bildu indartsu bat behar du eta horretarako zuek guztiak behar zaituztegu bihar, etzi eta etzidamu”.

esker-kartela

Informazio gehiago:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s