Abenduaren 24ean Aginagan, Zubietan, Santuenean eta Kaxkoan kantura ateratzeko deia

xandra

Abenduaren 24a gerturatzen ari da eta urtero bezala herritar ugari kalera aterako dira kantura, Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria ematera. Dagoeneko Usurbilen agenda osatu da abenduaren 24rako. Deialdi guztiak irekiak dira eta beraz, deitu diren edozein ekintzetan parte hartu daiteke. Bi ohar parte hartzeko asmoa duzuen guztientzat: ahotsa aurretik fintzea (kantuetan ez desafinatzeko) eta baserritar arropekin jantzita agertzea. Animatu eta gozatu jai giroan!

Abenduak 24, osteguna

AGINAGA

  • 09:00tan eliza paretik, gabon kantak abestera irtengo dira.
  • Antolatzailea: Aginagako Parrokia

ZUBIETA

  • 16:00tan  gabon kantak abestera aterako dira kalejiran, Artzabaleta baserritik abiatuta.
  • Antolatzailea: Zubieta Guraso Elkartea

SANTUENEA

  • 18:00tan gabon kantak abestera irtengo dira Olentzerorekin kalejiran auzo elkartetik.
  • Antolatzailea: Santuenea Auzo Elkartea

KAXKOA

  • 17:00tan gabon kantak abestera aterako dira Parrokiatik.
  • 19:00tan Parrokiako taldea eta Usurbilen Nahi Ditugu-Kantua Taldeak bat egingo dute frontoian. Kantuan amaituko dituzte bi kalejirak.
  • Antolatzailea: Usurbilgo Parrokia

KAXKOA

  • 17:30ean Kaxkoan: Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko Olentzero eta Mari Domingirekin kalejira frontoitik abiatuta. (klik)
  • 19:00tan Parrokiako taldea eta Usurbilen Nahi Ditugu-Kantua Taldeak bat egingo dute frontoian. Kantuan amaituko dituzte bi kalejirak.
  • Antolatzaileak: Usurbilen Nahi Ditugu eta Usurbilgo kantu taldea

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s