Abenduaren 31n Usurbilgo Gure Esku Dago taldeak “Borondateen Kriseiluak” ekimena antolatuko du

kriseiluak

Abenduaren 31n (osteguna) Usurbilgo Gure Esku Dago taldeak “Borondateen Kriseiluak” izeneko ekimena antolatuko du.  Urte Zahar Egunerako hain zuzen ere. Dagoeneko ekimen honetan parte hartzeko beharrezkoak izango diren kriseiluak hasi dira banatzen. Lizardi liburu dendan eta abenduaren 24an, afalaurreko poteo orduan frontoi inguruan jarriko duen mahaian eskuratzeko aukera egongo dira 2,5 euroren truke.

[youtube:https://www.youtube.com/watch?time_continue=16&v=9TPTnWfE93Q%5D

Urte Zahar egunean, ilunabarrean elkartuta, urte berrirako desio bana eskatu, kriseiluan idatzi, eta zerura jaurtitzeko deia egin dute Usurbilgo Gure Eskuko lagunek:

“2013ko Ekainean sortu zen Gure Esku Dago ekimen herritarra, erabakitzeko eskubidearen inguruko eztabaida lokatzetatik atera eta gizarteratzeko asmoarekin. Oinarrizko hiru printzipio lematzat hartuta (Herri bat gara. Erabakitzeko eskubidea dugu. Herritarron garaia da.), ilusioz eta era positibo batean aritu gara lanean, berandu baino lehen, erabakitzeko eskubidea herritar guztion topalekua bihurtzeko helburuarekin.

Azken bi urte hauetan ekitaldi ezberdinak antolatu ditugu herri nahiz nazio mailan; Durango eta Iruñea lotu zituen giza kate historiko hartatik hasita, ekitaldi xume nahiz masiboen bidez, aldarrikapena Euskal Herriko txoko guztietara eramaten saiatu gara.

Baina ez ginen jaio urteetan zehar aldarrikatzen ibiltzeko, erabakitzeko eskubidea praktikara eraman nahi dugu guk. Lehen aldarrikapen fase baten ondoren, eta Eskura hausnarketa prozesua igarota, Erabakiaren Aroa hasi dela uste dugu; iritsi da pauso berriak emateko garaia. Aro berri honen lehen erakusgarri izango dira Goierri, Ispaster eta Dima, 2016an herri-galdeketak egiteko erabakia hartu baitute jada. Lehendabiziko horien atzetik etorriko dira beste herri-galdeketa asko.

Erabakiaren Aroa indartsu hasi nahi dugu Usurbilgo GEDko partaideek eta horretarako gizarteratze prozesuari azken bultzada bat eman nahi diogu 2016.urtean. Orain arte antolatutako ekitaldietara hurbildu ez zaigun jende horrengana ere iritsi nahi dugu, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko bidea guztion artean osatzea baita helburua.

Gauzak horrela eta urtea gogotsu asteko, Borondateen Kriseiluak ekitaldia antolatu dugu Abenduak 31rako. Urte Zahar egunean, ilunabarrean elkartuta, urte berrirako desio bana eskatu, kriseiluan idatzi, eta zerura jaurtitzeko deia luzatzen dizuegu herritarroi. Kriseiluak lortzeko lehen aukera Abenduaren 4an izango duzue, frontoi inguruan jarriko dugun mahai ibiltarian”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s